Irakaskuntza-kreditatzea irakasleei ezagutza eta laguntza emateko neurri bat da, indarrean dagoen irakaskuntza-sektoreko lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren ondoriozkoa. Txartel honekin, gainera, LOEren 104. artikulua garatu nahi da eta gaurkotu, berritu eta ikerketak egiteko erraztasunak eman nahi zaizkie jarduneko irakasleei.
Arrazoi honengatik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hilabete hauetan kreditatzeak eman ditu irakasle funtzionarioentzat (3 urterako balio duen txartela).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko praktiketan, bitarteko edo lan-legepeko irakaskuntza-pertsonalaren egiaztatzeko ikastetxeko zuzendaritzak (interesatuaren eskariz) eman behar du kreditatzea, PDF dokumentu baten bidez, gero irakasle jakin baten datuez osatzeko.
Horretarako, bertan idatzi behar dira: ikastetxeko zuzendariaren izena (maiuskulaz agertzea lehenetsita dago), egiaztagiria jasoko duen pertsonarena (maiuskulaz eta urdinez azalduko da) eta dokumentua zein egunetan igortzen den (kasu honetan, minuskulaz). Datu horiek bete eta gero, ziurtagiria inprimatu (ahal dela koloreetan), eta ikastetxeko zuzendariak sinatu behar du. Gero, zigilua jarri eta interesdunari eman behar zaio.
Ziurtagiri honekin, karrerako funtzionario ez diren irakasleentzat eredu bakarra sortu da.
Irakasle txartela onartzen duten erakundeak
Hezkuntza Sailak harremanak ditu Euskadin hornikuntza kultural eta zientifikoak dituzten hainbat erakunde eta organismorekin. Harreman horien ondorioz, dagoeneko badaude irakaskuntza-kreditatzeari laguntzeko ados daudela adierazi duten instituzioak eta, ildo horretatik, haien instalazioetara sartzeko erraztasun espezifikoak eman dizkiete irakasleei, baita horri buruzko hitzarmen espezifikoak izenpetu ere.
Hauetaz gain, Euskadi, Espainia (Prado museoa, Bartzelonako Picasso museoa, Meridako museo Erromatarra, Burgoseko Giza Bilakaeraren Museoa…) eta Europa (Veneziako Akademiako Galeria, Florentziako Uffizi Galerai, Erromako Borghese Galeria…) mailako hainbat eta hainbat erakunde kultural eta zientifikotara errazago sartzeko balio du kreditatze horrek.