
pdf formatuan behera-kargatzea 
Etxeko irakaskuntza edo arreta pedagogikoa
Ospitaleko ikasgelak
Etxeko irakaskuntza edo arreta pedagogikoa
Nor da arduraduna?
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Noiz jarri zen martxan?
1996-1997 ikasturtean.
Zer da?
Zerbitzu ibiltaria da, etxez etxekoa, eta etxean ematen dena, gaixotasun luzea duten haurren hezkuntza-beharrei erantzuteko helburu duena.
Noiz erabiltzen da?
Gaixotasun luzea edo antzeko gorabeherak direla-eta, ikasleak eskolara joan ezinik daudenean.
Zer helburu du?
Eskolatze ahalik eta normalena lortzea; hau da, derrigorrezko hezkuntzarako adina duten ikasleak, medikuaren aginduz-edo eskolara joan ezinik daudenean, ez daitezela baztertuta eta bakartuta geratu euren hezkuntza-prozesuan.
Zein hezkuntza-etapa edo ziklotan erabiltzen da?
Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bai ikastetxe publikoetan bai itunduetan.
Nortzuk ematen dute zerbitzua?
Hezkuntzako profesionalek, eta etxeetara joaten dira, eta etxeak hartzen dituzte eskola-eremu berritzat, etxean ospitaleratuta edo eriondo dauden ikasleentzat.
Nola eskatzen da zerbitzua?
Gurasoek eskatzen dute ikastetxean, txosten medikoa aurkeztuz. Ikastetxeak ere bere txostena egingo du eta Ikuskaritzari bidaliko dio. Ikuskaritzak erabakiko du.
Nola funtzionatzen du zerbitzuak?
Etxez etxe dabiltzan irakasleekiko lehen harremana ikastetxean izaten da beti, lehenengo eta behin irakasleekin eta gero familiarekin. Prozesuan, oso-oso inportantea da koordinazio ona izatea etxez etxeko laguntza-ekipoen, familien eta ikastetxeko irakasleen artean.
Ospitaleko ikasgelak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren hezkuntza-zerbitzua da.
Non daude?
Ondoko erietxe edo ospitaletako pediatria-ataletan:
Basurtuko Ospitalea
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo)
Santiago Ospitalea (Gasteiz)
Txagorritxu Ospitalea (Gasteiz)
Arantzazuko Andre Mariaren Ospitalea (Donostia)
Nortzuk joan daitezke?
Ospitalean ingresatuta dauden haur guztiak, baldin eta eskola-adinean badaude eta medikuaren baimena badute.
irakasleak joango dira haurra dagoen gelara, arreta pedagogikoa ematera.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleak arituko dira ospitaleko ikasgeletan.
Zein da ikasgela horien helburua?
Hezkuntza defizitarioa edo hezkuntzarik eza direla eta, ospitaleratuta dauden haurren diskriminaziorik ez gertatzea.
ikasketa-prozesua jarraitzea, jatorrizko ikastetxearen curriculum-egiturarekin bat etorriz, eta dagozkion curriculum-egokitzapenak eginez.
egoki kokatzeko gai izan dadin laguntzea, ospitaleratzeak eragiten duen estutasuna edo antsietatea gutxituz, curriculum-arloen, eskuzko jardueren, jolasaren eta pertsonen arteko harremanen bitartez.
motibazioa izan dezaten.
Hezkuntzako edo osasuneko beste zerbitzu batzuekin koordinatzea, eta uneoro laguntzea ospitaleratuta eta eriondo dauden haurrentzako giroa eta arreta hobetzen.
Nola egiten da lan ospitaleko ikasgeletan?
Ospitaleko ikasgelak, arreta emango dien ikasleen hezkuntza-behar ezberdinei erantzuna emateko asmoz, hainbat jarduera eskaintzen ditu: ospitaleko ikasgela hezkuntza-ekimenen zentrotzat hartuta sor daitezkeen proiektu eta lanen planteamendutik hasi, eta ikasleek euren erreferentzia-ikastetxean daramaten curriculumari jarraitzeko aukeraraino.
|