Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A mailari dagokion azalpena

Koalifikazioen Euskal Institutoa - Instituto Vasco de las Cualificaciones


     Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua sortu da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean. Koalifikazioen egitura zehaztu behar du, lanbide-koalifikazioen sistema kalitate onean mantendu behar du, gizartean haren izen ona zaindu behar du, eta lanbide-hez¡keta garatu eta hobetzeko ikerketak eta iharduerak egin eta bultza behar ditu.

Hauek d¡ra Euskal Institutuaren funtzioak:

  1. Ekoizpen-prozesuen, lan-merkatuaren eta pertsonen koalif¡kazio-beharrak antzematea. Horretarako, gaitasunen estandarrak zehaztu behar ditu, eta, gainera, ekoizpen-sistemak zuzenean parte hartu behar du.
  2. «Lanbide-koalifikazioen euskal katalogoa» zehaztea, ekonomiaren eta pertsonen beharrak asetzeko. Jaurlaritza Kontseiluak onartu behar du, eta Lanbide He-ziketako Euskal Kontseiluak lehenago txostena egin behar du.
  3. Lanbide-gaitasunak zehazteko irizpideak jartzea.
  4. Lanbide-koalifikazioen sistemari lotutako prestakuntza egituratzea.
  5. Lanbide-hez¡keta eraberr¡tzea eta garatzea ikasketa-planak egituratuz.
  6. Gaitasunen estandarrak zehazten, sektoreen eskaerak eguneratzen eta lanbide-koalifikazioen euskal katalogoa egiten gizarteko subjektuei ardurak ematea.
  7. Lanbide-koalifikazioen sisteman lotutako moduluen katalogoa zehaztea.
  8. Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko irizpideak jartzea.
  9. Ikastetxeak eta erakundeak homologatzeko ¡rizpideak jartzea lanbide-gaitasunak eta lanbide-koalifikazioak baloratu eta eg¡azta ditzaten.
 
Azken eguneratzea: 2005/01/07