
Aurkezpena
Euskadiko Eskola Kontseilua hezkuntza-kuomunitatearen partaidetzarako organu gorena da.
Ikstetxeak osatzen dituzten kolektibo anitzen ordezkariek osatzen dute Kontxeilua -irakasleek, gurasoek eta ikasleek-; udal- eta autonomia-administrazioen kideek ere hartzen dute parte.
E.E.K.aren funtzioren artean, bi dira aipagarrienak: EAE mailan irakaskuntza garatzen duten arauei buruzko irizpenak edo diktamenak luzatzea, eta irakaskuntzaren egoeraren inguruko txosten orokorrak burutzea.
Horrekin batera, Autonomien eta Estatuaren Eskola Kontseiluek osatzen duten foroan antolatzen diren urteko jardunaldietan ere hartzen du parte.
Osaketa eta funtzioak ondoko legeriak arautzen du:
13/1988 legea, Euskadiko Eskola-Kontseiluei buruzkoa (EHAA, 88-11-23)
55/1989 dekretua, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duena (EHAA, 89-03-21), 164/1900 eta 172/1994 dekretuek (EHAA, 90-07-03) eta (EHAA, 94-05-31) eraldatuta.
1990eko apirilaren 4eko agindua (EHAA, 90-05-02), Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzioanmendu araudia onartzen duena.
|