Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen xedea da medikuaren aginduz ospitale batean dagoelako, etxean suspertzen dagoelako edo programa terapeutiko-hezigarri batean dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duten ikasleei hezkuntza-mailako laguntza eskaintzea. Zentro hauen eginkizunak, abenduaren 26ko 266/2006 Dekretuan (2007-01-05eko 4 zbk EHAA) zehazten dira.
a) Ospitaleko laguntza-esparrua, hau da, Autonomia Erkidegoko zenbait ospitaletan garatzen diren hezkuntza-mailako laguntza-gelak biltzen dituena.
b) Etxeko laguntza-esparrua, xedea duena medikuaren aginduz etxean ospitale-erregimenean dagoelako edo etxean suspertzen dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duen ikasleari arreta eskaintzea
c) Arreta teraupeutiko-hezigarriaren esparrua, Eguneko Unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sarearen eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzatestuinguruetan
Ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutikoa eta hezkuntza-arreta emateko lurralde zentro bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean
Araba/Álava
Nieves Cano, 18 01003 [Vitoria-Gasteiz]
Tfno-a. 945 235 335 Fax-a 945 148 354
010520aa@hezkuntza.net
Bizkaia
ZUMALAKARREGI 21 48903 [Barakaldo]
Tfno-a. 944 996 904 Fax-a 944 996 904
015580aa@hezkuntza.net
Gipuzkoa
URNIETA BIDEA 2 20160 [Lasarte-Oria]
Tfno-a. 688 881 403 Fax-a 943 368 959
013393aa@hezkuntza.net