Agindu honen xedea da, batetik, unibertsitatez kanpoko ikasketak (edozein mota eta mailatakoa, heziketa-zikloak soilik izan ezik) ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko gaitasunei lotutako hezkuntzako prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak aurkez ditzaten; eta, bestetik, 2011-2012 ikasturtean zehar eta proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzea.
Eskabideak «on-line» beteko dira, http://www.proiektuak.net helbide elektronikoan dagoen inprimakia erabiliz. Deialdia zabalik dagoen artean, beharrezkotzat jotzen den guztietan bete eta alda daiteke inprimaki hori. Epe hori bukatzen denean, aplikazioa automatikoki itxiko da, eta ezingo da eskabidea aldatu; aurretik, betetako dokumentu guztiak inprimatuko dira, baita sinatu eta zigilatu ere, eta bi ale aurkeztuko dira Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan (Arabako Ordezkaritza. San Prudencio, 18. 01005 - Vitoria-Gasteiz; Bizkaiako Ordezkaritza. Gran Vía, 85. 48011 - Bilbao; Gipuzkoako Ordezkaritza. Andia, 13. 20004 - Donostia-San Sebastián), Zuzenean zerbitzuan (Ramiro de Maeztu, 10. 01008 - Vitoria-Gasteiz; Gran Vía, 85. 48011 - Bilbao; Andia, 13. 20004 - Donostia-San Sebastián) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusten diren bulegoetarik edozeinetan
Ez da kontuan hartuko aurkezten ez den eskabiderik, nahiz eta on-line beteta egon