I. Premia
2000. urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Premia Plana delakoa diseinatu zuen, hezkuntza-esparruan IKTak bultzatzeko ekintza zentralizatuko programa gisa. Sail horrek berak Eusko Jaurlaritzaren ekimen orokor baten babespean («Euskadi Plana Informazioaren Gizartean», «Euskadi 2000Hiru Ekimena»ren esparruan) jarri zuen abian programa hori, eta EAEn IKT berrien hedapena eta erabilera bultzatzea izan zuen asmo.
2000-2003 aldian, Premia Plana Sare Publikoko ikastetxe GUZTIETAN gutxieneko azpiegitura nahikoa bermatzen saiatu zen, ikastetxe horiek Informazioaren Gizartea delako horren onurak jaso zitzaten. Aldi horretan, eta betiere azpiegituren arloan, lehentasunezko lau jarduera-ardatz zehaztu ziren:
1. Ikastetxean oinarrizko sare lokala instalatzea
2. Hornidura informatikoa
3. Banda zabaleko konexioa Hezkuntza arloko Intranet batera eta, horren bitartez, Internetera
4. Ekipo zaharkituak ordeztea (Berriztu)
II. Premia
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak,I. Premia Plana nola ezarri zen eta hezkuntza-sisteman zer behar zeuden balioztatu ondoren, helburutzat hartu zuen irakasleei eta ikasleei eskolak prestatu, eman eta jasotzean IKTak erabiltzeko beharrezko baliabideak ematea.
Horretarako, 2005-2007 aldian eta II. Premia Planaren bitartez, dagoeneko ezarrita zegoen Premia Planeko hiru alderdi nagusiri eman zaie lehentasuna: ikastetxeko sare lokala gela arruntetara eraman da, ekipamendu informatiko berria jarri da eta banda zabaleko konexioa hobetu da.
Azkenik, segurtasunari, eraginkortasunari eta hezkuntza-edukiak biltzeari lotutako zerbitzu elkartuak Premia Sarera sartzen jarraitu da.
Alderdi horiek guztiak jardunbide hauetan laburbiltzen dira:
1. Ikastetxeetako sare lokala gela arruntetara zabaltzea
2. Ekipamendu informatiko berria
3. Konektibitatea hobetzea
4. Zerbitzuak
III. Premia
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Premia Plana nola ezarri zen eta hezkuntza-sisteman zer behar zeuden balioztatu ondoren, erabaki du IKTen garapena bultzatzen jarraitzea III. Premia Plana izeneko plan berriaren bitartez.Honako helburu hauek zehaztu dira plan berri horretarako:
- Aurreko planetako helburuak sendotzea. Ikastetxeei ematen zaien beharrezko baliabideen hornidura osatzen saiatuko da, IKTen laguntzarekin beren autonomiari loturiko kudeaketa-prozesuak gauzatzeko aukera izan dezaten, eta irakasleek nahiz ikasleek eskolak prestatu, eman eta jaso ahal izan ditzaten.
- Komunikazioa ikastetxeen artean. IKTen bitartez, hainbatmekanismo sortuko dira ikastetxeko hainbat eragileren artean (irakasle ez diren langileak, irakasleak, ikasleak eta familiak) prestakuntza, informazioa eta esperientziak Euskal Hezkuntza Sistemako nahiz kanpoko beste ikastetxe batzuetako eragileekin partekatzeko.
- IKTak Etxez etxeko laguntzaren esparrura zabaltzea. Iraupen luzeko gaixotasunak dituzten ikasleak ikastetxean integra daitezen ahalbidetuko da, etxean hezkuntza-curriculumarekin zein gelako ikaskideekiko bizikidetzarekin harreman zuzena izan dezaten.
Alderdi horiek guztiak jardunbide hauen bitartez laburbiltzen dira:
1. Ikastetxeenen oinarrizko hornidura informatikoaren eredua.
2. Informatika-ekipamendua berritzea (Berriztu)
3. hezkuntza.net posta elektronikoko plataformaren migrazioa
4. Informatika-ekipamendua Etxez Etxeko Laguntza-zerbitzurako
5. Bideokonferentzia
6. Ikastetxeetako erabilera-aplikazioak sortzea
7. IKT heldutasun-ikastetxeei informatika-ekipamendua eta laguntza-zerbitzuak jartzea
8. Komunikazioa hobetzea
