Informazio orokorra / Zerbitzuak / Katalogoa / Arautegia / Jasotako azken aldizkarien aurkibideak / Jasotako azken liburuak / Bikoiztuak / Lotura interesgarriak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko liburutegiak sailean lan egiten duen pertsonalari bibliografi eta dokumentazio laguntza ematea du bere helburu nagusia. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen ikertzaile, irakasle, ikasle edo partikular ororentzat.
Liburutegiak monografiez eta aldizkako argitalpenez osatutako bilduma garrantzitsu bat dauka. Sarbidea askea da ordutegi barruan. Nahiz eta mailegua Administrazioko langileentzat bakarrik izan, aretoan kontsulta egitea eta erreprografia, bere kasuan, guztiz libreak dira.
Helbidea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ( Liburutegia)
Lakua II, beheko solairua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: 945 018 456 - 945 018 287
Faxa: 945 018 198
E-mail: huisl071@ej-gv.es / huisl050@ej-gv.es / huisl194@ej-gv.es
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera:
goizez: 9:00 - 13:00
arratsaldez: 15:00 - 16:30 Ostiralak eta udako jardunaldia (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila)
goizez: 9:00 - 14:00
Zerbitzuak
Kontsulta: funts dokumentalen katalogoa irakurketa gelan kontsulta daiteke ordenagailu baten edo liburutegiko web orrialren bidez
Informazio bibliografikoa eta informazio-bilaketa: erabiltzaileak eskatu eta liburutegiak ez badu, liburutegiak eskueran dituen baliabideekin bilatuko da
Mailegua: liburutegiak bere funtsak mailegatzeko zerbitzu bat dauka, Administrazio honetan lan egiten dutenentzat
Erreprografia zerbitzua: liburutegian badago fotokopiagailua eta mikrofitxen irakurgailua bertako agiriak kopiatzeko, kontuan izanik beti indarrean dagoen legeria
Hedapena: liburutegiaren web orrian heldu diren aldizkarien aurkibideak zein jasotako liburu berriak jasotzen dira
Arautegia
Gehienez sei dokumentu batera eska daitezke erabiltzaileak irakurketa gelan kontsulta egiteko. Aretoan isiltasuna gorde behar da Mailegua Administrazio honetako langileentzat bakarrik da Hala ere, bilduma batzuk mailegutik kanpo gelditzen dira: erreferentzi obrak (hiztegiak, entziklopediak,...) aldizkariak, bekadunek idatzitako ikerketa lanak, "Bekak" izeneko atalean sartzen direnak eta "Sailaren argitalpenak" atalekoak Bost dokumentu batera har daitezke maileguan Maileguaren epea 30 egunekoa izango da Aipatutako epea bukatu eta gero badago aukerarik mailegua berriztatzeko, inork ez badu eskatu material hori. Berriztapen epea 15 egunekoa izango da eta pertsonalki, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke Mailegutik at dauden dokumentuen kopiak erabiltzaileak berak egingo ditu, liburutegian dagoen fotokopiagailuan. Halakoetan, jabetze intelektualaren legeak kontuan izango dira
Jasotako azken aldizkarien aurkibideak