ENERGIA ITURRIAK

Energia iturri berriztagarriak eta berriztaezinak

  
Irakurri testua eta aukeratu erantzun zuzena

ENERGIA-ITURRIAK

Gizakiak asmatutako lehenengo makinak bere indarrarekin edo animalienarekin jartzen ziren martxan. Baina, denborarekin gero eta makina konplexuagoak asmatzen joan da, indar eta energia gehiago behar dutenak funtzionatzeko.Horiek mugitzeko energia mota eta iturri desberdinak erabiltzen ditugu: energia elektrikoa, nuklearra, elektromagnetikoa, gasolina, gasolioa, gas naturala,butanoa…
Industrial Iraultzarekin batera motorra zeukan lehenengo makina sortu zen: lurrun makina.
Gaur egun gizartea gero eta kezkatuago dago ingurumenarekin eta badaki energia iturriak agortu egiten direla. Gero eta petrolio gutxiago dago eta energia berriztagarrien alde egiten du apustu. Energia berriztagarriak garbiak dira, ingurumena errespetatzen dute eta ez dira agortzen:
Haizeak energia EOLIKOA sortzen du, haize-turbinak mugitzean.
Eguzkiaren bero eta argiak EGUZKI ENERGIA sortzen dute eguzki plakei esker.
Ur-jauziek turbina erraldoiak mugiaraztean energia HIDROELEKTRIKOA sortzen dute.
Dudarik gabe, etorkizuneko energiak dira, baina oraindik hobetu beharra dago horien errendimendu eta emankortasuna.