Euskal Hezkuntza Sistemaren Organigrama (pdf, 23 KB)
Euskal hezkuntza sistemaren antolamendua eta ezaugarriak (pdf, 168 KB)
Ikasturtearen antolamendua
Haur Hezkuntza (0 urtetik 6ra)
Arautegia : 12/2009 Dekretua (2009-01-30 EHAAn)

Oinarrizko (6 urtetik 16 urtera)
-
Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko eta oinarrizko gaitasunak lortu ditzaten helduaroan sartzeko.
-
Helburu hori betetzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat programa sartzen dira, esaterako, curriculum-aniztasunekoak eta hasierako lanbide-kualifikazioak.
-
Lehen Hezkuntzan ikasturbe bat gehiago egin daiteke eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke.
-
Ikasgai guztiak gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da. Titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa-zikloak ikasi ahal dira.

Derrogorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
· Lau urteko ikasketak.
· Ordutegiak

Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondokoa
Batxilergoa
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartu ahal da Batxilergoan.
-
Hiru modalitate daude: Arteak; Zientiziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak. Arteetako modalitateak bi bide ditu: batetik, arte Plastikoak, Deseinua eta Irudia eta, bestetik, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza.
-
Batxilergoa izatez bi ikasturtekoa da, baina lau ikasturte ere egin daitezke amaitzeko.
-
Hori amaitzean, batxiler-titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatera edo goi-mailako heziketa-zikloetan sar daiteke.

Erdi mailako berariazko lanbide heziketa
-
Derrigorrezkoaren ondokoa: borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin sar daiteke.
-
Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin edo sarbide-probaren bidez sar daiteke.
-
Ez du iraupen finkorik, kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean.

Bigarren Hezkuntzaren Ondorengo
Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa (Hiru urte baino gutxiagokoak)

Irakaskuntza unibertsitarioa (Hiru urtekoa edo hiru urte baino gehiagokoa)
Unibertsitatera sartzeko behar da
-
Batxiler titulua izan edo proba bat gainditu.
-
Lanbide Heziketako edo Arte Irakaskuntzetako goi-mailako titulua eduki.
-
25 urtetik gorakoentzako berariazko probak gainditu.
Ikasketen antolamendua
-
Desagertzear dauden ikasketak (2010-2011 ikasturtetik aurrera ezin izango da horrelakorik ikasten hasi). Aurreko antolamenduetako unibertsitate-ikasketa ofizialak ikasi dituzten ikasleei antolamendu horietako xedapen arautzaileak aplikatuko zaizkie ikasketa horiek amaitu arte:
-
Ziklo laburreko ikasketak (diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa, maisutza).
-
Ziklo luzeko edo bi zikloko ikasketak (lizentziatura, ingeniaritza eta arkitektura).
-
Doktoretzak
-
Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (2010-2011 ikasturtetik aurrera eskaintzen diren unibertsitate-ikasketa ofizial guztiek Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak finkatutako egitura berria bete beharko dute):
-
Mailako ikasketa ofizialak.
-
Masterreko ikasketa ofizialak.
-
Doktoregoko ikasketa ofizialak.
