Ingurmen-hezkuntzazko ikastaroak etapa guztietako irakasleei zuzendurik daude, hiru motakoak izanik:
- GARATU programako ikastaroak, arlo berri eta Ingurumen-hezkuntzaren ikuspuntu berrien xedeak irakasleei adierazteko.
- Eskualdeko ikastaroak edo mintegiak, eskualde bakoitzean somatzen diren irakasleen beharrei erantzuteko.
- Ikastetxeetako ikastaroak, , klaustroei edo irakasle talde zabalei zuzendurikoak. Ingurumen-hezkuntzazko proiektuak praktikan ipintzeko.
GARATU
Energia berriztagarriak
50 orduko ikastaro honek, bi parte edukiko ditu bata liberazioduna eta bestea praktikoa eta,Teknologia arloan Ingurumen-hezkuntzaren ikuspegia sartzea du helburu, energia berriztagarriak, garapena, kontsumoa eta ingurumearen arteko interakzioak ikusiz eta aplikazio batzuk praktikan ipiniz. Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen emango da ikastaroa.
Inguruaren erabilera didaktikorako ibiibideak
Bilbon maiatzean egingo den ikastaro honetan saio teorikoak eta ibilbide praktikoak uztartuko dira, orientazio eta interpretazio teknikak landuz eta ingurumenaren giza eta ingurumen ikuspuntuak bateratuz eta aztertuz.
ZONALDEKO IKASTAROAK EDO MINTEGIAK
Haur hezkuntzan Ingurumen-hezkuntza lantzeko mintegia
Ingurumen-hezkuntza eguneroko praktikan eta Haur Hezkuntzako arlo guztietan txertatzeko ahalbideak eta ekintza praktikoak landuko dira mintegian. Hilean saio bat burutuko dia hainbat Bizkaiko Berritzegunetako zonaldetan.
Energia aurreztea eta energia berriztagarrien aplikazioa eraikinetan
Gasteizen egingo den 10 orduko ikastaro honetan agerian ipiniko dira ingurumenaren eta energiaren arteko elkareraginak eta bestalde, eraikuntzan eta hirigintzan energia-kontsumoak murrizteko soluziobideak eskaeiniko dira.
Ingurumen ezaguera arloan ingurumen-hezkuntzako ikuspuntua sartzeko joko eta ekintza praktikoen mintegia
Mintegi hau Ortuellako Berritzegunean emango da. Ingurumen-hezkuntza, Ingurunearen ezaguera alorrean txertatzeko ahalbide eta ariketa praktikoak eskeini eta praktikan ipiniko dira bertan.
Urdaibaiko are-munen berreskuraketa
10 orduko ikastaro hau Azterkosta kanpainan parte hartzen dutenei zuzentzen da. Urdaibaiko are.munetan egindako berreskuraketaz gain, kostaldeko egoera eta hobetzeko bideak aztertuko dira.
Lanbideak eta Ingurumena
Ikastaro honetan lanbide ezberdinek ingurumenean eragiten dituzten ondorioak eta hauek murrizteko neurriak eta kudeaketa arrazionalerako sistemak aztertuko dira. Horretarako argitaratutako unitate didaktikoak eta dauden erabiliko direla.
Lurralde antolamendua, ingurumena eta kartografia
Ikastaroa honen helburuak E.A.E.ko Ingurumenari buruzko kartografiaren CD-Roma erabiltze ikastea eta honek Gizarte eta Natur zientzietan ematen dituen ahalbide didaktiko eta praktikoak ezagutzea da.
Ingurunearen Ezaguera
Ikastaro hau bi urtetan burutuko da, Ordiziako Berritzegunean (Gipuzkoa) helburu hauekin: Ingurumena sistema bezala ulertzea, bereziki ingurune naturala eta agroekosistema, ikerketa-metodologia garatzea, zenbait tekniken erabilpenean trebatzea (laginak hartu eta kontserbatu, laborategiko teknikak, …), eta kooperazio, kritikotasun eta Ingurumenarekiko erantzukizun jarrerak garatzea. 02-03 ikasturtean 30 orduko iraupena izango du, irteerak barne, eta bukaeran irakasleek lan praktiko bat egin beharko dute.
Eskola baratza ekologikoa
Eskola Baratza Ekologikoa kudeatzeko beharrezko ezagutza teknikoak irakasleari hurbiltzea da ikastaro honen helburua. Horrez gain, Ingurumen hezkuntzarako Baratza Ekologikoak ematen dituen aukerez hausnarketa egingo da. 30 orduko ikastaro hau Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan (Gipuzkoan) burutuko da.
IKASTETXEETAN
Prestakuntza modalitate hau, diruz lagundutako proiektu berria duten ikastetxe eta irakasleentzat bereziki egokia da. Ikastaroen edukiak eta egutegia ikastetxeen beharrei egokitzen zaie. Oro har ondoko ikastaroak esakintzen dira.
- Ingurumen-hezkuntzarako sarrera ikastaroa.
- Ingurumen-hezkuntzarako joku eta ekintza praktikoak.
- Hiria eta ikastetxeko Agenda 21
- Eskola ekologikoa eta eko-auditoria.
- Ibilibideak: ingurumen-hezkuntzarako baliabide egokiak.
- Ingurumen-sentsibilizazioa lanbide heziketan.
|