Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A mailari dagokion azalpena

Eskola ekologikoa eta ekoikuskapena kanpainak


Eskola ekologikoak kanpainetarako kartelak"Eskola Ekologikoa" proiektuak hainbat ondorio eragiten ditu ikastetxeetan: curriculumean eta eguneroko bizitzan (leku fisikoa; antolaketa eta funtzionamendua; komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak) geure tokiko eta munduko inguruarekiko errespetua sartzea, ingurugiroa eta bere baliabideak behar bezala erabiltzen ikastea eta gure ingurugiro-eragina mugatzea. Horretarako, beharrezkoa da hezkuntza-komunitateko estamentu guztien (familiak, udalak, ikasleak, irakasleak eta langile ez-irakasleak) ardurakidetza ikastetxearen eta bere inguruaren ingurugiro-kalitatea hobetzeko.

Ingurugela-CEIDAk laguntza ematen die ikastetxeei, ingurugiro-hezkuntzako helburuak lortzeko bidean abian jartzen diren proiektuetan koherenteagoak izan daitezen; batik bat, material didaktikoak, aholkularitza eta estrategiak ematen dizkie.

Ildo horretan, ingurugela-CEIDA ikastegiek "Ekologia eskolara" kanpainak bultzatu dituzte, Euskal Herriko zenbait udalekin batera, eta baita "Eco-Schools" nazioarteko kanpaina ere.Ikastetxeko negutegia


 

 

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/01/30