Ingurugiro-hezkuntza ikastetxeetan integratzeak ondorio nabarmenak eragiten ditu; horrela, besteak beste, ikastetxeko hezkuntza-giroa aldatzen da, ingurua hobetzen da eta hezkuntza- zein antolaketa-agiri guztietan (Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Ikastetxearen Curriculum Proiektua, Antolaketako eta Funtzionamenduko Araudia, ikasgelako programazioa) jasotako curriculumeko erabakietan ingurugiro-ikuspegia sartzen da. Eginkizun horretan, ikastetxeetan hainbat zalantza sortzen dira eta INGURUGELA-ceidak lagundu egiten die irakasleei ingurugiro-hezkuntzako jardueretako zalantzak argitzen.
Halaber, ikastetxeen proiektu batzuek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzen dituzte, ingurugiro-hezkuntzaren arloan ikerketak eta esperimentazioak diruz laguntzeko lerroen bidez, eta INGURUGELA-ceidak lagundu egiten diete ikastetxeei proiektu horiek gauzatzen eta segimendua egiten die.
Aholkularitza eskatzeko, jarri harremanetan ingurugela-CEIDA ikastegiekin
|