Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A mailari dagokion azalpena

 Hezkuntza, gure ziurtagiririk onena

Ongi etorria eman nahi dizut, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurrera daramatzan jardueren berri ematen duen lekugune honetara.

Herrialde baten hezkuntzak bere gizartea definitzen du. Euskal hezkuntza gure bisita-txartelik hoberena izatea nahi dut. Modernizatu egingo dugu horretarako, gizartearen eskaeretara bilduz eta irakasteko zein ikasteko prozesuetan nabarmen eragiten duten egoera berrietara egokituz.

Hobekuntza horiek elkarrizketa bidez egingo ditugu. Hezkuntza-akordioaren ondorio onak ezagunak ditugu. Akordioak ditut batez ere gogoko: ikastetxe guztiek, segurtasunez eta beren proiektuen gerorako bermeaz besteak beste, lan egin ahal izateko akordioak.

Euskal hezkuntzak hizkuntza bat baino gehiago ditu ikas/irakasbide. Atxikimendu libreko eleaniztasun lasaia lortzea dut helburu. Oreka lortu nahi dut, gure Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko aukera emanez eta ingelesa, gutxienez, mundu zabaleko beste herrialdeekin komunikatzeko tresna gisa garatuz.

Hezkuntza funtsezko eskubidea dela uste dut: berdintasuna lortzeko lanabes, eta benetako aukerak izateko berme. Elkarbizitza demokratikoan aritzeko esparrua ere izan liteke, horrezaz gainera. Eskola-munduak giza eskubideen aldeko baloreen defentsan sutsuki jardutea planteatzen dut, hain zuzen.

Herri-diruz sustengatutako ikastetxe guztiek beren eginbeharrei aurre egiteko behar adina baliabide izatea nahi dut. Euskal eskola publikoak hezkuntza-sistemaren oinarrizko erreferente-maila berreskuratzea nahi dut, bereziki. Behar diren inbertsioak egiten saiatuko gara, ikasleek beren gaitasunak eskura ditzaten.

Ikastetxeen autonomia eta talde-lana sustatuko dut. Instituzioen lankidetza berariaz bultzatuko dut: baita irakasleen eta familien artean ere, hezkuntza-munduan. Gelan egin beharreko lanari, irakasleen prestakuntzari eta ikasle bakoitzaren banakako arretari beharrezko erraztasun-bidea eskainiko diet, ikasleek beren ikasketak ondo buka ditzaten eta lan-mundura egoki txertatu daitezen.

Aurrerapen kultural eta zientifikorako behar den bikaintasun-mailara eraman nahi dut unibertsitatea. Espazio europar berriak eskaintzen digun aukeraz baliatu behar dugu horretarako. Ikerketa-lana ere indartu egin nahi dut. Gure unibertsitatea I + G + B garatzen den alor guztietara eramaten saiatuko naiz.

Nire ustez, hazkundearen eredua aldatzeko ezinbesteko tresna da hezkuntza. Eraikitzen ari garen ezagutzaren gizartea lortzeko gure hezkuntza-sistemak eraginkortasunez laguntzea da gure helburua.

Aldaketek aukerak dakartzate berekin. Baita arriskuak ere, begi bistakoa denez Gauzak aurrez planteatuz, behar den dedikazioz, elkarrizketa bidez eta zintzoki jokatuz konpondu ohi dira horiek arriskuak.

Aurreko irizpideok definitzen dute zuzentzeko ohorea dudan eta zure esanera daukazun lan-taldearen jarduera.

 

Isabel Celaá Dieguez

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua