Egitekoak
- Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortzeko eta unibertsitate pribatuak eta horien menpeko unibertsitate-zentroak onartzeko proposamenak aztertuko ditu eta horiei buruzko txostenak egingo ditu.
- Unibertsitateen estatutuak eta hainbat zentro eta erakunde unibertsitateari atxikitzeko itunak legezkoak diren aztertuko du, eta horri buruzko txostenak egingo ditu.
- Beken eta unibertsitate-laguntzen politika garatu eta kudeatuko du.
- Unibertsitateari ematen zaion urteko diru-laguntza osoa, horren aurrekontuak eta goi-mailako irakaskuntzako zentro pribatuentzako diru-laguntza programak aztertu eta baloratuko ditu.
- Prestakuntzako eta unibertsitate-orientazioko programak prestatu eta gauzatuko ditu.
- Unibertsitateko azpiegiturak sortzeko eta unibertsitate-campusak garatzeko egintzak bultzatuko ditu.
- Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatuko ditu, lege-aurreikuspenak egokitu edo aldatzeko.
- Unibertsitate-tituluak ebaluatu eta proposatuko ditu, gure ikasleen prestakuntza osatu eta hobetzeko.
- Unibertsitate pribatuak aitortzeko espedienteak bideratu eta horien jarraipena egingo du, baita bete beharreko arauak eta hartutako konpromisoak betetzen dituzten ikuskatu ere.
- Unibertsitate pribatuen jardueraren hasieraren berri eman eta proposamena egingo dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Unibertsitate Sailburuordetzaren bitartez.
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua informatu egingo du, Sailbururordetzaren bitartez, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 43.2 eta 44.2 atrtikuluetan aurreikusitako baimenei dagokienez.
- Musikako Goi Mailako Ikastegiko berezko jardueren garapenaren ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu.
- Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko zentroak aztertu eta ebaluatuko ditu eta, hala badagokio, horien baimena proposatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Sailburuordetzaren bitartez.
- Titulazio bereziak, distritu bakarrekoak edo kopuru mugatukoak aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, unibertsitate-mailako behar beste neurri hartuko ditu.
- Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusitako programa-kontratuak ikertu, proposatu eta ikuskatu egingo ditu.
- Beken egungo sistema aztertu, ebaluatu eta beharrezko aldaketak aurkeztuko ditu; eta, horretarako deialdiak, osagarriak eta izapideak aztertuko dira.
- Unibertsitate fundazioen zein unibertsitate-enpresa fundazioen edukiak eta helburuak ikuskatuko ditu.
|