Egitekoak
- Saileko kolektiboetako karreratako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen-probetako oinarri-arauak, programak eta edukiak finkatuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen-prozesua antolatzea eta kudeatzea.
- Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri-arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du.
- Unibertsitatez kanpoko ikerketako zein irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak bete daitezen, merezimendu-lehiaketen oinarri-arauak eta kudeaketa egingo ditu.
- Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.
- Saileko langile-gastuak aurreikusiko ditu
- Bertako negoziazio kolektiboa eta sindikatuekiko harremanak zuzenduko ditu.
- Lanera ez agertzea kontrolatuko du eta dagozkion estatistika-azterlanak egingo ditu.
- Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Administrazio-egoeren deklarazioa egingo du eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean.
- Bateragarritasun-espedienteak ebatziko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du.
- Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu.
- Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.
- Unibertsitatez kanpoko irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu.
- Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da.
|