Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A mailari dagokion azalpena


Ikastetxeen Zuzendaritza

 

Titularra: Francisco Javier Olabarria Furundarena
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018366 Ext. 18366
Faxa945018336


Egitekoak

  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu, eta unibertsitatez kanpoko zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.  
  • Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. artikuluan ezarritakoa errespetatuz.
  • Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte-hartzea sendotzeaz arduratuko da.
  • Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.
  • Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.
  • Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.
  • Hezkuntza-itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen-txostena egingo du. Bera arduratuko da ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.
  • Arte irakaskuntzen ikastetxeetan eta hizkuntza-eskola ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.
  • Artikulu honetako a, d eta g idatz-zatietan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutako egitekoak.