Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarria dela uste du literatur sorkuntza lana.
Deialdi honetan 2005-2006 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.
Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B gaztetxoentzat (DBHko 3. eta 4. Mailak) eta A gazteentzat (Batxilergoetako 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Prestakuntza Zikloak).
Sari bakoitzak honako hauek izango ditu barne: 10 egun inguruko bidaia, bidaiako norbere gastuetarako 250 euro eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaztea suertatzen bada, sari bati dagokion bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua jasoko du soilik; bere aukera saririk gabe geratu den lanik onenaren egileari emango zaio.
Azken urteotan ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera bultzatu eta lagundu dituzten ikastetxeak saritu nahian, honetan nabarmendu diren bi ikastetxek bidaia eta oroigarri bana jasoko dute.
Bidaiariek laguntzaile izango dute bidaia osoan zehar euskal idazle bat.
Iñaki Artola eta Santos Izagirre
Tef.: 945.01.83.45
Fax.: 945.01.83.36
E-mail.: huiseus3@ej-gv
huiseus5@ej-gv
Parte hartzeko datu orria eta aurkeztutako lanak
Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua-Urruzuno lehiaketa
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Ez dira azaltzen
Hezkuntza sailburuordea
Deialdi hau argitaratu denetik hasi eta sei hilabeteko epean EHAAn argitaratuko da ebazpena.
2006ko apirilaren 6ko Ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Parte hartzeko datu orria
Aurkeztutako lanak
'2004-2005 NOLEGA Aurkezpen Txostena' liburua, ikastetxeetan eskuragarri.
'Sagastiberri. Urruzuno literatur lehiaketa' liburuak 1986-1987-...2005
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
23/06/2005