Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A mailari dagokion azalpena

* IRISGARRI 2008 *

Itunpeko ikastetxeentzako diru-laguntzak, iristeko obrak egiteko

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza


Xedea

Itunpeko ikastetxeetan inbertsio-gastuak finantzatzen laguntzeko laguntzak ematea da deialdi honen helburua, honako xede hauek dituzten obrak egiteko:

1.– Irisgarritasuna sustatzea, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko preskripzio teknikoen arabera. Dekretu horrek «hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak» onartu zituen (EHAA, 110. zk., 2000ko ekainaren 12koa).

2.– Zehazki, deialdi honen bidez diruz lagun daitezkeen berrikuntza lanak hauek dira: mugikortasun urria edo irisgarritasun-arazoak dituzten pertsonentzat ikastetxeetan, komunitate-zerbitzuetan edo horietako sarbideetan moldaketa funtzionalak egiteko lanak.


Nori Zuzendua

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko geografia eremuan kokatuta dauden eta eskabidea aurkezteko egunean itunpean dauden ikastetxe pribatuetako pertsona titularrak bil daitezke deialdi honetara.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoan (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldarazia), ezarritako kausaren batean dagoen inor ezin izango da onuradun izan.


Diru kopurua

202.000 euro


Araudia

AGINDUA, 2008ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, itunpeko ikastetxeentzako obrak egiteko laguntzetarako deia egiten duena, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak itunpeko ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko.


Harremanak norekin

Izen-Abizena: Iñaki Martínez de Aguirre
Telefonoa: 945 018 392
Faxa: 945 018 335
Maila: 
huisl081@ej-gv.es 


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honen eranskinean agertzen den ereduari jarraituz beteko dira eskabideak. Ondoren zehazten diren agiriak erantsiko zaizkie eskabideoi:

1.– Bi lan mota berezituko dira, exekuzio-proiektua aurkeztu behar den edo ez kontuan hartuta, hala jasotzen baita Eraikuntza Antolatzeko abenduaren 5eko 38/1999 Legearen 2. artikuluko 2. puntuan:

– Proiekturik behar ez duten obretarako: azalpenmemoria eta aurrekontu xehatua, teknikari eskudun batek sinatuak. Eskabideak aurkezteko epearen barruan amaitzen badira obrak, aurrekontuaren ordez faktura originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu ahal izango dira, neurketaren xehetasunak dituztenak.

– Proiektua behar duten obretarako: exekuzio-proiektua, teknikari eskudun batek sinatua eta elkargo profesionalak bisatua Oinarrizko proiektua ere aurkeztu ahal izango da, teknikari eskudunak sinatua. Halakoetan, exekuzio-proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek sinatua eta elkargo ofizialak bisatua; egindako inbertsioaren justifikazioa erantsiko zaio.

2.– Iristeko zailtasunak dituzten ikasleen zerrenda; zailtasunen ezaugarriak adieraziko dira, Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzako Hezkuntza Bereziko Atalak emandako txostenaren bitartez.

3.– Ikastetxera iristeko zailtasunak (handia, ertaina edo txikia). zailtasun horiek ebaluatzeko, txostena emango du Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzako Eraikuntzen Atal teknikoak.

4.– Gizarte- eta zerga-betebeharrak konplitu izanaren egiaztagiria, Ogasun eta finantza sailaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan (EHAA, 208. zk., urriaren 15ekoa) ezarritakoaren arabera.

5.– Bestelako laguntzarik eskatu ez izanaren zinpeko aitorpena edo, eskatu baldin badira, horien zehaztapena.

6.– Eskritura publikoa, zeinean adieraziko baita eskabidearen izenpetzaileak behar adinako ahalmena duela laguntza hori eskatzeko.

7.– Ikastetxearen titularra inbertsioa egin nahi den eraikinaren jabea ez denean, obra egiteko berariazko baimena aurkeztu beharko da.

8.– Baimenei edo obraren guztirako finantzaketari dagokienez eragozpenik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.

9.– Zinpeko aitorpena: egiaztatu egin beharko dute ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausarik (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/27-2008/09/26


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak, behar bezala beteta, eta eskatutako dokumentazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bulegoetako batean ere aurkeztu ahal izango dira.


Tramiteen deskripzioa

-


Egitura Atal Ebazlea

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak.


Ebazteko epea

Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena egingo dio Administrazio eta zerbitzuen sailburuordeari, eta horrek ebazpena emango du sei hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, interesdunei jakinarazteko.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eranskina


Bestelako Agiriak

-


Oharrak

Ikastetxeek deialdi honetako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, baldin eta obrak 2008ko urtarrilaren 1aren ostean hasi eta 2009ko abuztuaren 31 baino lehen bukatzen badituzte.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

26/08/2008