Beka aplikatzen den zentroetan ez, beste batzuetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako dei egitea pertatzen ari diren inkertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea, eta horretarako laborategi edo ikerketa-zentroetan ikerketa-lanak egitea , ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-fondoetan kontsultatzea eta beste edozein jarduera egitea egin beharreko tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestatakuntza hobetzeko eta tesiaren garapena bultzatzeko.
200.000,00 euro
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatutako ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdia egiten da.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako diru-kopurua aldatzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak.
Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko dituen programetako 2011-2012 ikasturteko AE, AK edo B modalitateko ikertzaileek (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 1eko Agindua, ekainaren 21eko EHAA), eta programa lehenengo, bigarren eta hirugarren beka-berritzean. Laguntza hauetaz baliatu ahal izateko, ikertzaileek jardunean egon behar dute nahita ez.
200.000,00 euro
Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Gainera, eta ahal izanez gero betiere, egonaldia hasi baino lehenago ordainduko da.
Egonaldi laburrak egiteko diru-laguntzak eskatzeko aplikazio telematikoa.
Egonaldia hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu beharko dira eskabideak, oro har.
2012ko martxoaren 1a baino lehenago hasten diren egonaldiei dagokienez, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Edonola ere, eskabideak aurkezteko epea 2012ko urriaren 15ean amaituko da.
Zientzia Politikarako zuzendariaren ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena. Azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako eran jakinaraziko zaie interesatuei ebazpena.
Ebazpen hori ez bada eskabideak jasotzeko egunetik harako 6 hilabeteko epean ematen eta jakinarazten, ezetsitzat joko dira eskabideak, administrazio-isiltasuna dela-eta hain zuzen ere.