Agindu honen xedea helduen hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei laguntzak emateko deialdia egitea da. Laguntza horiek 2011 urtean egindako gastuetarako dira, hain zuzen ere aginduaren 4. artikuluan aipatutako aktibitateek eragiten dituzten gastuetarako.
780.000,00 €
Agindua, 2011ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, laguntzetarako deia egiten duena, hain zuzen, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat.
Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza (Eugenia Pérez 945 01 72 45)
San Prudencio kalea, 18 01005 Vitoria-Gasteiz
Bizkaikoko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza (Isaac García 944 03 11 59)
Gran Vía, 85 48011 Bilbao
Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza (Arantza Etxeberria 943 02 28 60)
Andía kalea, 13 20004 Donostia-San Sebastián
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutunazal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-orrian.
Izen-abizenak:Mª Elisa Otaduy
Tef.:945018364
Fax:945018465
huisipe5@ej-gv.es
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea helduen hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei laguntzak emateko deialdia egitea da. Laguntza horiek 2011 urtean egindako gastuetarako dira, hain zuzen ere aginduaren 4. artikuluan aipatutako aktibitateek eragiten dituzten gastuetarako.
Honako hauek eskatu ahal izango dituzte aginduan adierazi diren laguntzak:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.
Ofizioz egiaztatuko da erregistroan izena emana duten, eta, halaber, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen erregistratuta egon behar dute ezinbestez.
Deialditik kanpo geratzen dira derrigorrezkoa ez den 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza-mailako haurren guraso-elkarteak.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntzen deialdi honetan ezingo dute parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntza jasotzeko aukera galdu duten pertsonek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.
780.000,00 euro
Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira, egindako gastuak justifikatu eta gero. Gastu horiek emandako diru-laguntza adinakoak edo handiagoak izan beharko dute.
Eskabide honek balio osoa edukitzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar da nahitaez.
Eskabidea eta eskabidearen eranskina aurkezteko epea hilabete batekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Dokumentu hauek betetzeko pausu hauek eman behar dira:
1- Ireki.
2- Gorde dokumentua ordenagailuaren “disco duro”-n.
3- Bete (II. eranskinean lerro batzuk gehitu ahal dira.
4- Inprimatu kopia bat aurkeztu ahal izateko.
5- Gorde dokumentua.
Dokumento hauek erantzi behar dira eskabidearen batera:
Eskaera egiten duen elkartearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakian (IFZ) edo bankuko datuetan aldaketarik eginez gero, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzan izena eman ezean, hirugarrenen jatorrizko alta-orria eta indarrean dagoen IFZko txartelaren kopia erantsi behar da.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
Lau hilabete