Atal honetan data adierazgarri batzuk aurkezten ditugu kronologikoki, horietan euskal Lanbide Heziketarentzat azpimarragarriak diren gertakariak gauzatu baitziren. Hona zenbait gertaera gogoangarri baino ez ditugu ekarri, baina egindako lana ugaria izan da, esate baterako: Batzorde Teknikoen hamaika bilera (Kudeaketa Plana, Lanbide Heziketako Plan Orokorra, Lanbide Heziketa arautuko titulu berriak, arautu gabeko Lanbide Heziketa, Lantokiko Prestakuntza eta abar), Batzorde Iraunkorrak orain arte izandako ia hogeita hamar bilkurak, Osoko Bilkurak izandakoak eta abar. Halaber, gure enpresen beharrizanak Lanbide Heziketa arautuko eta ez-arautuko irakaskuntzarekin, Lanbide Heziketa okupazioanalarekin eta etengabeko Lanbide Heziketarekin koordinatzeko, hainbat lagunek (Administraziokoak, enpresa eta sindikatuetakoak, LHko ikastetxe publiko eta pribatuetakoak eta abarrekoak) egindako lana ere nabarmentzekoa da.
1.994
Martxoan, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortzeko Dekretua argitaratu zen. Egun batzuk geroago, Osoko Bilkurako eta Batzorde Iraunkorreko kideak karguez jabetu ziren.
Apirilean, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko Batzorde Iraunkorra lehen aldiz bildu zen.
Uztailaren bukaeran, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura lehen aldiz bildu zen antolakuntza- eta funtzionamendu-erregimena onartzeko. Lehen bilkura horretan Dekretu-proiektuari buruzko txostena ere onartu zen, eta txosten horrek Lanbide Heziketako irakaskuntzako antolamendu orokorra eta LHko tituluei buruzko jarraibideak ezarri zituen.
1.994tik 1.997ra
1994ko uztailetik 1997ko martxora bitartean, Batzorde Teknikoek eta Batzorde Iraunkorrak lan eskerga egin zuten; horren ondoriorik nabarmenena, "Lanbidez" Lanbide Heziketako Euskal Plana onartzeko lortutako adostasuna izan zen. Donostian, 1997ko martxoaren 24an, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura egin zen, eta bertan, "Lanbidez" Lanbide Heziketako Euskal Plana onartu zen.
1.997tik 1.999ra
Aldi honetan, Batzorde Teknikoen jarduera nagusien helburuak hauexek izan ziren: LHko Euskal Kontseiluak prestatutako curriculuaren garapena aztertzea, Batzorde Iraunkorrari aurkeztu beharreko txostenak prestatzea eta LHko Euskal Planaren segimendua egitea.
Denboraldi honetan, Batzorde Iraunkorrak maila ertaineko eta goi mailako 115 tituluei buruzko txostenen ekarpenak eta Lanbide Hastapeneko zikloen 23 txostenetan jasotakoak Hezkuntza Sailari igortzea onartu zuen, aztertu eta, hala badagokio, OCDn sar zitzan.
Plan Orokorreko Batzordearen lanari esker, besteak beste Dekretuen zirriborroak bidali ziren Batzorde Iraunkorrera, azter zitzan:
- Lanbide Heziketako Euskal Zerbitzuaren Behatokia.
- Koalifikazioak Garatzeko Agentzia. (KEI-IVAC)
- Kalitateko eta Ebaluaziorako Agentzia.
- Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutuak.
- LHko Euskal Kontseilua sortzeko Dekretua aldatzea.
- Geroago, Dekretu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, honako data hauetan:
- Martxoaren 3ko 34/1998 Dekretua, Lanbide Heziketako Euskal Zerbitzuaren Behatokia sortzen duena.
- Apirilaren 21eko 74/1998 Dekretua, Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutuak sortzen dituena.
- Uztailaren 13ko 119/1998 Dekretua, Koalifikazioen Euskal Institutua sortzen duena.
- Irailaren 8ko 222/1998 Dekretua, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortzeko Dekretua aldatzen duena.
1999tik 2003ra
Lau urte horien artean, LHko Euskal Kontseiluaren jarduera nagusiek ardatz bi izan dituzte: batetik, LHko Euskal Planaren segimendua, eta bestetik, gaitasun-arloen Lanbide Koalifikazioak, Koalifikazioen Euskal Institutuak egindakoak, aztertzea.
Orain arte, LHko Euskal Kontseiluak ondoko koalifikazio hauek aztertu eta onartu ditu:
1999-04-20 Fabrikazio Mekanikoko Lanbide Koalifikazioak
2000-03-30 Ostalaritza eta Turismoko Lanbide Koalifikazioak.
2000-04-14 Elektrizitate Elektronikoko eta Telekomunikazioetako Koalifikazioak.
2000-09-28 Informatikako Koalifikazioak
2001-11-29 Produkzio zerbitzu eta Mantenimenduko koalifikazioak
2001-11-29 Nekazaritza eta abere hazkuntzako koalifikazioak
2002-11-14 Ibilgailuen mantenimendua (automozioko koalifikazioak)
2002-11-14 Kimika (regintza eta papergintzako koalifikazioak)
2003-05-14 Eraikuntza eta obra zibilako koalifikazioak.
|