Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Educación, Universidades e Investigación

euskadi.net

Home

You are in:
  1. Home
 

A Level Conformance Explanation

 
KIDEAK


Kontseiluko lehendakaria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua da, eta lehendakariordea Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan sailburuordea. Idazkari lanetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionario bat arituko da.

Kontseiluko kideak honako hauek izango dira:

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
  • Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Nekazaritza eta Arrantza Sailak ordezkari bana izango dute.
  • Foru Aldundietako ordezkari bana.
  • Euskal Enpresaburuen Konfederazioko zazpi ordezkari.
  • Sindikatuetako zazpi ordezkari.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuek eta ikastetxe publikoek bina ordezkari izango dituzte.

  
Kontseiluko kide guztiak Kontseiluaren OSOKO BILKURAKO kide dira, baina Batzorde Iraunkorreko kideak hauek izango dira:

  • Kontseiluko lehendakaria edo berak aukeratutako beste kide bat.
  • EAEko Administrazioko bost ordezkari.
  • Euskal Enpresaburuen Konfederazioko bost ordezkari
  • Sindikatuetako bost ordezkari.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetako ordezkari bat.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ordezkari bat.
 
Azken eguneratzea: 2005/01/10