Bekak, Laguntzak eta Dirulaguntzak / Elkarteak eta kolektiboak
Agindua 2008ko martxoaren 18koa , Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteek eta herri-ikastetxeetako Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteek 2008/2009 ikasturtean egin beharreko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. Ikastetxe horiek guztiek Hezkuntza Sailaren menpekoak izan beharko dute.(2008ko apirilaren 29ko EHAA)
OHARRA: Kontuz II. Eranskina - DATUEN ALTA HIRUGARREN INTERESATUA izendatuta. Behar bezala bete eta IFK-ren Txartelaren kopia aurkeztu derrigorrezkoa da betetzea.
Agindua, 2008ko martxoaren 18koa , Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta Hezkuntza Sailaren menpekoak diren unibertsitate-mailatik kanpoko herri ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek 2008/2009 ikasturtean egin beharreko egitasmo eta jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.
(2008ko apirilaren 29ko EHAA)
Agindua, 2008ko martxoaren 18koa , unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek 2008/2009 ikasturtean burutu beharreko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena. (2008ko apirilaren 29ko EHAA)
OHARRA: Kontuz II. Eranskina - DATUEN ALTA HIRUGARREN INTERESATUA izendatuta. Behar bezala bete eta IFK-ren Txartelaren kopia aurkeztu derrigorrezkoa da betetzea.