|
GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZARAKO EUSKARAZKO LIBURUAK ARGITARATZEKO LAGUNTZAK
Goi-mailako irakaskuntzako euskarazko testu-eskuliburuak eta liburuak argitaratzeko laguntzak. Liburuak argitaratzeak dakarren kostu mekanikoa diruz laguntzen du eta, gehigarri gisa, itzulpenaren kostua, itzulpen motan.
Kostu mekanikotzat jotzen da argitalpenaren guztizko kostua, baina gastu hauek ez dira kontuan hartzen: egile-eskubideak, itzultzailea, gaiaren eraketa eta edukia idaztea, egokitzea eta zuzentzea.
Argitaratzeko proiektuen helburua izango da zientzia-lanak sortu, itzuli edo egokitzea, eta gutxieneko tirada, orokorrean, paper euskarrian egingo da eta, gutxienez, 500 alekoa izango da.
2008ko DEIALDIA
-
Agindua, 2008ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa sailburuarena; honen bidez goi-mailako irakaskuntzarako euskarazko liburuak argitaratzeko laguntzei buruzko arauak eta laguntza horien 2008ko ekitaldiko eskabideak aurkezteko deialdia onetsi dira. (EHAAN, 2008ko maiatzaren 19a)
Diru-kopurua: 300.000 euro
Eskabide-orria:
Eranskina, kostuak: 
Eskabideak aurkezteko azkenengo eguna: 2008ko ekainaren 19a

BESTE DEIALDI BATZUETAN EMANDAKO LAGUNTZAK
2007ko deialdia
- EHAA, 2008ko otsailaren 29a
2006ko Deialdia
- Emandako laguntzak
- EHAA, 2007ko otsailaren 16a
2005eko Deialdia
- Emandako laguntzak
- EHAA, 2006ko otsailaren 14a
|