
Irakaskuntza Ez-Arautuak: Lanbide-Hastapena (2008 -2009 ikasturteko bigarren kurtsoak)
Sarrera
Nori dago zuzendua
Zeintzuk dira helburuak
Egitura
Ziurtapena

Agindua, 2008ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, 2007-2008 aldian Lanbide Hastapeneko Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egiteko diru laguntzen deialdia egiten duena.
EHAAn argitaratze data: 2008ko irailaren 9an.
Ebazpena, 2008ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza Sailburuordearena, udalei, mankomunitateei eta horiek sortutako erakundeei dirulaguntzak emateko deia egiten duena, Lanbide Hastapeneko programen bigarren kurtsoak garatzeko.
EHAAn argitaratze data: Uztailaren 17an.
Ebazpena, 2008ko ekainaren 17koa, Hezkuntza Sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deia egiten duena, Lanbide Hastapeneko programen bigarren kurtsoak garatzeko.
EHAAn argitaratze data: Uztailaren 18an.
Lanbide Hastapeneko Informazioa: "¿Zer Egin Dezaket DBHren Ondoren? 2007/2008 ikasturtea" liburutik aterata (pdf, 437 KB)
Curriculumaren eta antolamenduaren esparrua
Curriculum-esparrua
Sarrera
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak 1988ko irailaren 20an emandako Aginduaren bidez sortu ziren Lanbide Hastapeneko programak, honako helburu zehatza zutelarik: hezkuntza sistema inongo koalifikazio akademikorik gabe uzten duten ikasleak lan mundura sartzea.
Hasiera-hasieratik, udaletxe, mankomunitate, irabazi asmorik gabeko entitate pribatu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko hitzarmenen bitartez garatu ziren programa hauek.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko 1/1990 Legeak (LOGSE) ondokoa ezarri zuen bere 23.2 atalean:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak betetzen ez dituzten ikasleentzat Gizarte Garantiako berariazko programak antolatuko dira, oinarrizko prestakuntza eta lanbide prestakuntza lor ditzaten, eta, horien bidez, lan munduan sartu edo lege honetan araututako ikasketak egiten jarri dezaten, betez ere, erdiko mailako lanbide heziketa, lege honen 32.1 atalean aurreikusitako prozedura erabiliz. Toki administrazioak hezkuntza administrazioekin lankidetzan aritu ahalko dira programa horiek burutzeko".
Lanbide Hastapeneko programek Gizarte Garantiarako LOGSEk ezarritako zenbait baldintza bete izan zituela ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hau erabaki zuen: Lanbide Hastapeneko programak EAEko Gizarte Garantiaren konkrezioa izatea, eta horretarako hainbat alderdi indartu ziren, hau da, oinarrizko prestakuntza, lanbide orientabidea eta tutoretza, horiek guztiak beharrezko baitira Gizarte Garantiaren helburu bikoitz hau lortzeko: lan munduan sartzea edo ikasketak egiten jarraitzea, batez ere erdi mailako lanbide heziketa espezifikoaren bidez.
Programa hauen kurrikulumaren oinarri eta markoa balioaniztasuna da, eta helburua, gazteen prestakuntza, ezagutza teorikorik eta gaitasun praktiko handirik behar ez duten hainbat lan, teorian errazak, egiteko gai izan daitezen, baina koalifikazio goragoko mailak lortzea eragotzi gabe. Koalifikazio maila hau eskatzen duten lanpostuetarako behar diren gaitasunei dagokienez, ondoko alderdiak hartzen ditu kontuan prestakuntza mota honek: alderdi teknikoak, eskulanetarako trebetasuna edo gaitasuna, baina baita lanpostu batera egokitzeko gaitasunak eta gizabanakoaren progresio pertsonala ere.
Apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuak, 2001eko maiatzaren 8an EHAAn argitaratua, gizarte-bermeko programetan jasotako prestakuntza-ekintzen funtsezko alderdiak ezartzen ditu.
Nori dago zuzendua
Lanbide Hastapenerako programen hartzaileak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak bete ez, eta ondorioz, Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulazioa lortu ez eta 16 urtetik gorako eta 21 urtetik beherako gazteak dira.
Hortaz, ikasle-talde heterogeneoa osatzen da. Gazte hauek prestakuntzarekin jarraitu nahi dute, baina kasu honetan ekoizpen-mundura zuzendutako prestakuntza bereganatu nahi dute gazteek. Ikasle-talde heterogeneo honetan ezaugarri komun bat aurki daiteke: lanbide bat ikasteko interesa.
Zeintzuk dira helburuak
Lanbide Hastapeneko programek honako helburu hauek izango dituzte:
Gazteen heldutasuna garatu eta finkatzea, kultura anitzeko gizarte demokratiko batean osoko pertsona gisa bizi daitezen.
Oinarrizko prestakuntzak berezkoak dituen gaitasunetan sakontzea, ikasleak lan-mundura bideratzearren edo hezkuntza-sistemara itzulera erraztearren, beti ere etengabeko prestakuntzaren ideia suspertuz eta sustatuz.
Erkatuan eskatzen den lanbide-gaitasuna hartzea eta behar diren trebetasunak garatzea, eta ohitura zein jarrera egokiak hartzea, lanpostuan segurtasunez aritzeko.
Egitura
Apirilaren 8ko 72/2001 Dekretuak (EHAA, 2001eko maiatzaren 8an) ezartzen duen bezala, Lanbide Hastapeneko programak bi ikasturtetan zehar garatuko dira:
Lehenengo ikasturtea, Oinarrizko Lanbide Hastapena, 1000 bat ordukoa izango da.
Bigarrena, berriz, honela antolatuko da: lehenengo ikasturtean egindako ikaskuntzak sakondu eta zabalduko dira aldi batean; beste aldi bat enpresetan praktiketan jarduteko izango da, eta, aurreko bi aldi horietako guztia, lanbide heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko prestakuntzarekin borobildu ahal izango da, hirugarren fase batean.
Lanbide Hastapeneko programetan parte hartzen dituzten gazteek astean 30 ordu izango dituzte eta honela banatuko dira:
Oinarrizko lanbide-tekniketarako 14-17 ordu astean. Teknika hauei esker,lanbide-esparru edo lanbide-profil baten inguruko ezagupen teknikoak eskaini nahi dira, eta lanpostu bat garatu ahal izateko beharrezkoa den lanbide-gaitasuna ikasleek bereganatzea da helburu nagusia.
Oinarrizko prestakuntzarako 13-16 ordu astean. Lanbide-koalifikazioa lortzeko edo ikasketekin jarraitzeko ezinbestekoak diren oinarrizko ikaskuntzak berreskuratzea eta sendotzea lortuko dugu prestakuntza honekin, hain zuzen: komunikatzeko gaitasuna, kalkuluak egiteko eta problemak ebazteko gaitasuna, komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiltzea, enpresek lan egiten duten ekonomia-ingurunea orokorrean ulertzea, erabakiak hartzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna, bai eta kalitatearen aldeko interesa eta aldaketaren aurrean egokitzeko borondatea ere.
Ikasleen hezkuntza-beharrek eta aukeratutako lanbide-profilak erabakiko dute nola antolatu eduki-multzo hauek.
Tutoretza eta orientazioa hezkuntzak berezko ditu eta gazteen prestakuntza guztian etengabe garatuko dira. Tutoretza lagun bakoitzari banaka eta taldeka eskainiko zaio. Tutoretzaren helburuek eta edukiek honako hauek erraztu nahi dituzte: ikasle bakoitzaren garapen pertsonala, gizartean sartzea eta gizarteko egitea, gizarte-gaitasunak lortzea eta kasuan kasuko lanbide-eremuko lan-baldintza eta harremanen legezko esparrura ohitzea.
Lanbide Hastapeneko programetan parte hartzen duten ikasleen enplegu aukerak areagotzeko, enpresetan praktikak eginez osatu dezakete beraien prestakuntza. Aldi honek 450 ordu iraungo du, gehienez ere, eta bigarren kurtsoa egiten den bitartean edo burutu ostean egin daiteke.
Prestakuntza aldi hau burutzeko beharrezkoak dira proiektu bat, programazio bat, ikasleen jarraipena eta ebaluazioa, azken hau zentroko tutoreak eta enpresako instruktoreak burutzen dute. Ekoizpen errealitatearekin eta enpresaren harreman tekniko eta sozialen sistemarekin lotuak dauden eginkizunak eta lan egoerak lantzen dira fase honetan, ekipoak, aparailuak eta enpresari zein lanpostuari buruzko benetako informazioa erabiliz.
Prestakuntza honek duen osagarrizko izaerari esker, benetako lanpostuarekin lotutako prozedurazko eta jarrerazko ezagutzak lortzen dira.
Aldi honen arautzeari dagokionez, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza zein Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailek batera emandako bi Aginduen bidez egin da.
Ziurtapena
Lanbide Hastapeneko ikasle guztiek, programa amaitutakoan, ezarrita dagoenez, lortu duten lanbide-gaitasuna egiaztatzeko ziurtagiria jasoko dute.
Ziurtagiri hori erdi mailako Lanbide Heziketa prestakuntza-zikloetara sartzeko probetan kontuan izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proba horietarako deialdian erabakitako baldintzetan.
|