Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikasleak
 

Unibertsitatekok ez diren atzerriko ikasketen edo tituluen homologazioak edo baliokidetasunak

Postontzia

Gehien egiten diren galderak

 

Non lor dezaket on-line behar dudan informazioa eta dokumentazioa?

Interneten, sartu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren hasierako orrira http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbidearen bidez, eta sakatu “Atzerriko ikasketen homologazioak” aukera “Unibertsitatekoak ez diren atzerriko ikasketen edo tituluen homologazioak eta baliokidetasunak” atalean sartzeko.

 

Nork eskatu dezake bere atzerriko ikasketen homologazioa?

Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnak. Horretarako, EAEko udaleko errolda-agiria aurkeztea derrigorrezkoa da.

 

Nola jakin dezaket nire ikasketek zer baliokidetasun duten espainiako hezkuntza-sistemakoekin?

Zure ikasketek (amaituta eta gaindituta) gure hezkuntza-sistemakoekin zer baliokidetasun duten jakiteko, sartu ikasketak egin dituzun herrialdera, eta ikusi "Ikasketen baliokidetasun-taula, herrialdeka".

Zure ikasketak ez badira agertzen baliokidetzen-taulan, ikasketak egin dituzun herrialdean galdetu behar duzu horiek zer baliokidetasun duten taulan agertzen direnekin.

Ikasketak gauzatu dituzun herrialdea ez bada baliokidetasun-taulan agertzen, informazio-puntuetan kontsulta egin behar duzu horiek zerbitzu zentraletara igortzeko.

Dokumentazioa legeztatzearekin (Hagako Oharra edo bide diplomatikotik legeztatzea) eta itzultzearekin lotutako eskakizunei buruzko informazioa jasotzen du herrialde bakoitzeko baliokidetasun-taulak.

 

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Behin zure ikasketek gure hezkuntza-sisteman zer baliokidetasun duten dakizunean, sartu “Oinarrizko informazio gida”n homologazio-eskabidearekin batera zer informazio aurkeztu beharko duzun jakiteko.

Ikus batez besteko nota kalkulatzeari buruzko informazio-oharrak.

 

Zer egin behar dut zer dokumentazio aurkeztu behar dudan dakidanean?

Zer dokumentu aurkeztu behar dituzun argitutakoan, eskatu ikasketak gauzatu dituzun herrialdean egindako ikastaroen ziurtagiri akademiko ofizialak (landutako ikasgaiak, kalifikazioak eta urte akademikoak) eta tituluak, diplomak edo titulua eman denaren ziurtagiri ofizialak.

Gogoan hartu legeztatzeko (Hagako Oharra, bide diplomatikoa) eta itzultzeko eskakizunak bete behar dituela, hala dagokionean, aurkeztu behar duzun dokumentazio guztiak.

 

Nola egingo dut nire ikasketak homologatzeko eskaera?

• Behera kargatu sailaren web-orritik “Atzerrian egindako unibertsitatez kanpoko homologazioa eta baliokidetasunaren eskabide-eredua

• Bete eskabide-orriko datu guztiak

• Aurkeztu horrekin batera jatorrizko dokumentu guztiak eta haien kopiak

 Oso garrantzitsua:

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu aurretik, ziurtatu hori behar bezala beteta dagoela, behar diren dokumentu guztiak barne hartzen dituela, eta baldintza guztiak betetzen dituela. Oro har, ez da osatu gabeko eskabiderik onartuko, hau da, derrigorrezko dokumentu guztiak biltzen ez dituenik (ziurtagiri akademikoak, tituluak...) edo derrigorrezko baldintzak betetzen ez dituenik (legeztatuta eta itzulita egotea)

 

Tasarik ordaindu behar dut ikasketak homologatzeko eskatzearren?

Bai, 2012ko urtarrilatik aurrera, tasa ordaindu beharko duzu eskabidea egin baino lehenago.

Abenduaren 5/2011 Legeak -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko denak- tasa hauek ezarri ditu unibertsitateaz kanpoko atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzearren:

a) Musika, Dantza edo Arte Dramatikoko goi-mailako tituluetara homologatzeko eskabidea: 52,53 euro

b) Batxilergoko, Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren, Goi Mailako Kirol Teknikariaren edo Musika edo Dantzako Profesionalaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 48,29 euro

c) Lanbide Heziketako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikariaren edo Kirol Teknikariaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 48,29 euro

d) Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako Espainiako titulura homologatzeko eskabidea: 48,29 euro

e) Unibertsitate-mailakoak ez diren Espainiako ikastaro edo moduluak baliozkotzeko eskabidea: 24,14 euro

f) Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren Espainiako titulura homologatzeko eskabideagatik: Doakoa

 

Zelan justifikatu behar dut tasa ordaindu dudala?

Dokumentazioa aurkezten duzunean, aurkeztu beharko duzu:

1. "Tasak ordaintzeko orria" aipatutako dokumentua behar den osatuta. Dokumentu hori Erakunde hartzailearen sigilua eta sinadura izan beharko ditu.

2. Bankuko ordainagiria; bertan, azaldu beharko dira:

- Homologazio-eskatzailearen izen-abizenak

- Zein kontzeptu ordaindu den

 

Zein kontutan ordaindu behar dut tasa?

Zein lurraldetan aurkeztu dokumentazioa, kontu batean ala bestean ordaindu beharko duzu:

  • Eskabidea Araban entregatzen baduzu, kontu honetan ordaindu behar duzu:
    KUTXABANK, S.A.: 2095 3178 37 1090955823 zk.

  • Eskabidea Bizkaian entregatzen baduzu, kontu honetan ordaindu behar duzu:
    KUTXABANK, S.A.: 2095 0611 03 2017014655 zk.

  • Eskabidea Gipuzkoan entregatzen baduzu, kontu honetan ordaindu behar duzu:
    KUTXABANK, S.A.: 2095 5381 14 1060979696 zk.

 

Non aurkeztu behar ditut eskabidea eta dokumentuak?

Zuzeneanen bulegoetan:

  • Zuzenean Araba/ Álava
    Ramiro Maeztu, 10
    01008 Vitoria-Gasteiz
  • Zuzenean Bizkaia
    Nagusia, 85
    48011 Bilbo

  • Zuzenean Gipuzkoa
    Andia, 13
    20004 Donostia-San Sebastián

Nahi izanez gero, "Ikastetxeetan baldintzazko izena emateko txartela" eska dezakezu eska dezakezu; horretarako, dagokion atalera sartu behar duzu dokumentua behera kargatzeko. (Ikasketa akademiko arautuak ematen dituzten ikastetxeetan matrikula egiteko edo proba akademiko ofizialetan parte hartzeko soilik emango da).

 

Non eta noiz jasoko dut homologazio-egiaztagiria?

Eskabideak aldeko estimazioa jasotzen badu, homologazio-egiaztagiri bat emango dizugu.

Horrela bada, zure egiaztagiria eskabide orrian agertzen den helbidera igorriko dizugu. Hori horrela, oso garrantzitsua da helbidez aldatuz gero guri jakinaraztea.

Oharrak: Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan sartzeko ez dago atzerriko ikasketak baliozkotu beharrik.

 

Zer egin dezaket homologazio-egiaztagiria galdu badut?

Bere garaian eman genizun egiaztagiria galdu baduzu, sakatu “Ziurtagiri eskaera, galdu izanagatik” aukeran, bete eskabide-orria, gehitu behar den dokumentazioa, eta entrega ezazu informazioko eta eskabideak jasotzeko tokietan. Ziurtagiri bat emango dizute, eta hori nola jaso behar duzun jakinaraziko.

 

Batez besteko nota eskatzea

Unibertsitatez kanpoko atzerriko tituluen eta ikasketen homologazio-egiaztagiria hori arautzen duen 2010-04-29ko Ebazpena indarrean sartu baino lehen lortu bazenuen.

 

 

Eguneratze-data: 2014ko apirilaren 1a

Compromiso con las personas