Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikasleak

A mailari dagokion azalpena

Ikastetxeak eta Ikasketak / Unibertsitate-Ikastetxeak


Iradokizunak alorreko arduradunari


Unibertsitate-mailako irakaskuntzan Euskal Autonomia Erkidegoak lau unibertsitate ditu eta, horien barruan, 28 fakultate, 3 goi-eskola tekniko eta 11 unibertsitate-eskola ditu. Guztira 4.800 irakasle baino gehiago daude 62.000 bat ikasleri eskolak emateko.
EHU-UPVko web orrirako sarbidea
Universidad del País vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) u nibertsitate publikoa da eta campus bana du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan. Prestakuntza-eskaintzak, besteak beste, honako ikasketak barnebiltzen ditu: Medikuntza eta Zientziak (hainbat espezialitate), Arte Ederrak, Zuzenbidea, Ekonomi eta enpresa-zientziak edo Industri- injeniaritza.
Deustuko Unibertsitatea pribatua da, eta Jesusen konpainiak zuzentzen du. Ikastetxeak ditu Bilbon eta Donostian. Bertan, hainbat titulazio lortu daitezke: giza eta gizarte titulazioak, zuzenbidekoak eta ingeniaritzak.
Deustuko Unibertsitateko web orrirako sarbidea
Era berean, 1997ko irailaz geroztik, Euskadik beste Unibertsitate pribatu bat du:  Mondragon Unibertsitatea. Euskadin frankismoaren ostean onartutako lehenengo unibertsitate pribatua da, Eusko Legebiltzarrak onetsia. Izen bera duen industria-taldearen babesean sortu da erakunde akademiko hori, eta Europan kooperatiba-erregimenean jarduten duen bakarra da.
Horretaz gain, Nafarroako Unibertsitateak  Ingeniarien Goi Eskola du Donostiako campusean, eta gaur egun bost titulazio eskaintzen ditu: idustria-ingeniaria, materialen ingeniaria, automatika eta industria elektronikako ingeniaria, industria-antolamendurako ingeniaria eta telekomunikazio-ingeniaria.

 

LOTURA INTERESGARRIAK

  • UHUN. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.