Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikasleak
 

A mailari dagokion azalpena

Informazio Orokorra / Hezkuntza-Sistemaren Egitura


 correo

  Haur Hezkuntza (0 urtetik 6ra)
  • Borondatezkoa da.
  • Administrazio publikoek postuen eskaintza bermatu eta koordinatuko dute.
  • Bi ziklotan banatzen da: lehena, 0 urtetik 3ra; eta bigarrena, 3 urtetik 6ra.


 
  Lehen Hezkuntza (6 urtetik 12ra)
  • Derrigorrezkoa eta doakoa da.
  • Bina kurtso dituzten hiru ziklotan banatuta dago.Lehenengoa, 6 urtetik 8ra; bigarrena, 8 urtetik 10era; eta hirugarrena, 10 urtetik 12ra.
  • Gehienez ere, beste urtebetez egon daiteke zikloetako batean, eta behin bakarrik Lehen Hezkuntzako mailan.

 
 
  Bigarren Hezkuntza

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12 urtetik 16ra)

  • Oinarrizko Hezkuntza, nahitaezkoa eta doakoa.
  • Bina kurtso dituzten bi ziklotan  banatuta dago: lehena, 12 urtetik 14ra; eta bigarrena, 14 urtetik 16ra.
  • Beste urtebetez egon daiteke kurtso bakoitzean, eta 18 urte bete arte egon daiteke eskolatuta.
  • Irakasgai guztiak gainditu ondoren, Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzen da, eta horrek Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko aukera ematen du.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa
 
Batxilergoa
  • Derrigorrezkoaren  ondokoa: borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren  tituluarekin sartzen da.
  • Lau modalitate daude: (Arteak; Natura eta Osasun Zientziak; Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak), Musika eta Dantza Batxilergoaz gain.
  • Bi kurtso ditu.
  • Bukatzean, Batxiler-titulua ateratzen da, eta horrek Unibertsitatean eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko aukera ematen du.
Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
  • Derrigorrezkoaren ondokoa: borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren  tituluarekin sar daiteke.
  • Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin edo sarbide-probaren bidez sar daiteke.
  • Ez du iraupen finkorik, kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean.

Argibide gehiago


 
 
 
  Bigarren Hezkuntzaren Ondorengo
 
- Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa (Hiru urte baino gutxiagokoak)
  • Batxiler-tituluaren edo 20 urtetik gorakoentzako proba espezifikoen bidez sartuko da.
  • Kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean irauten du.

Argibide gehiago

- Irakaskuntza unibertsitarioa (Hiru urtekoa edo hiru urte baino gehiagokoa)
 
  • Batxiler-tituluaren edo 25 urtetik gorakoentzako proba espezifikoen bidez sartuko da.
  • Zikloen arabera antolatua:

    • Ziklo laburreko irakaskuntzak (Diploma, Ingeniaritza edo Arkitektura Teknikoa, Irakasle-ikasketak)
    • Ziklo luzeko edo bi ziklotako irakaskuntzak (Lizentzia, Ingeniaritza eta Arkitektura)
    • Doktoretzak, Gradu-ondokoak....

Argibide gehiago