Haur Hezkuntza (0 urtetik 6ra)
Oinarrizko Hezkuntza (6 urtetik 16 urtera)
- Derrigorrezkoa eta doakoa da
- Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko eta oinarrizko gaitasunak lortu ditzaten helduaroan sartzeko
- Helburu hori betetzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat programa sartzen dira, esaterako, curriculum-aniztasunekoak eta hasierako lanbide-kualifikazioak
- Lehen Hezkuntzan ikasturbe bat gehiago egin daiteke eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke
- Ikasgai guztiak gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da. Titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa-zikloak ikasi ahal dira
- Arautegia
- Informazio gehiago
- Dekretu moldatua (pdf, 5.434 kb)
Oinarrizko hezkuntzak bi etapa ditu:
- Lehen Hezkuntza
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondokoa
Batxilergoa
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartu ahal da Batxilergoan
- Hiru modalitate daude
- Arteak; Zientiziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak
- Arteetako modalitateak bi bide ditu: batetik, arte Plastikoak, Deseinua eta Irudia eta, bestetik, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza
- Batxilergoa izatez bi ikasturtekoa da, baina lau ikasturte ere egin daitezke amaitzeko
- Hori amaitzean, batxiler-titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatera edo goi-mailako heziketa-zikloetan sar daiteke
- Arautegia
- Informazio gehiago
- Dekretu moldatua (pdf, 5.138 kb)
Erdi mailako berariazko lanbide heziketa
- Derrigorrezkoaren ondokoa: borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin sar daiteke
- Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin edo sarbide-probaren bidez sar daiteke
- Ez du iraupen finkorik, kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean
- Informazio gehiago
Bigarren Hezkuntzaren Ondorengo
Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa (hiru urte baino gutxiagokoak)
- Batxiler-tituluaren edo 20 urtetik gorakoentzako proba espezifikoen bidez sartuko da
- Kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean irauten du
- Informazio gehiago
Irakaskuntza unibertsitarioa
- Unibertsitatera sartzeko bidea
- Ikasketen antolamendua:
- Ikasketen egitura
-
2010-2011 ikasturtetik aurrera eskaintzen diren unibertsitate-ikasketa ofizial guztiek Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak finkatutako egitura berria bete beharko dute: Mailako ikasketa ofizialak, Masterreko ikasketa ofizialak eta Doktoregoko ikasketa ofizialak
-
Aurreko antolamenduetako unibertsitate-ikasketa ofizialak ikasi dituzten ikasleei antolamendu horietako xedapen arautzaileak aplikatuko zaizkie ikasketa horiek amaitu arte
-
Informazio gehiago