Etxeko irakaskuntza edo arreta pedagogikoa eta ospitaleko ikasgelak Postontzia
Etxeko irakaskuntza edo arreta pedagogikoa
- Nor da arduraduna? Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
- Noiz jarri zen martxan? 1996-1997 ikasturtean.
- Zer da? Zerbitzu ibiltaria da, etxez etxekoa, eta etxean ematen dena, gaixotasun luzea duten haurren hezkuntza-beharrei erantzuteko helburu duena.
- Noiz erabiltzen da? Gaixotasun luzea edo antzeko gorabeherak direla-eta, ikasleak eskolara joan ezinik daudenean.
- Zer helburu du? Eskolatze ahalik eta normalena lortzea; hau da, derrigorrezko hezkuntzarako adina duten ikasleak, medikuaren aginduz-edo eskolara joan ezinik daudenean, ez daitezela baztertuta eta bakartuta geratu euren hezkuntza-prozesuan.
- Zein hezkuntza-etapa edo –ziklotan erabiltzen da? Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bai ikastetxe publikoetan bai itunduetan.
- Nortzuk ematen dute zerbitzua? Hezkuntzako profesionalek, eta etxeetara joaten dira, eta etxeak hartzen dituzte eskola-eremu berritzat, etxean ospitaleratuta edo eriondo dauden ikasleentzat.
- Nola eskatzen da zerbitzua? Gurasoek eskatzen dute ikastetxean, txosten medikoa aurkeztuz. Ikastetxeak ere bere txostena egingo du eta Ikuskaritzari bidaliko dio. Ikuskaritzak erabakiko du.
- Nola funtzionatzen du zerbitzuak? Etxez etxe dabiltzan irakasleekiko lehen harremana ikastetxean izaten da beti, lehenengo eta behin irakasleekin eta gero familiarekin. Prozesuan, oso-oso inportantea da koordinazio ona izatea etxez etxeko laguntza-ekipoen, familien eta ikastetxeko irakasleen artean.
Ospitaleko ikasgelak
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren hezkuntza-zerbitzua da.
- Non daude? Ondoko erietxe edo ospitaletako pediatria-ataletan:
- Basurtuko Ospitalea
- Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo)
- Santiago Ospitalea (Gasteiz)
- Txagorritxu Ospitalea (Gasteiz)
- Arantzazuko Andre Mariaren Ospitalea (Donostia)
- Nortzuk joan daitezke? Ospitalean ingresatuta dauden haur guztiak, baldin eta eskola-adinean badaude eta medikuaren baimena badute. Irakasleak joango dira haurra dagoen gelara, arreta pedagogikoa ematera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleak arituko dira ospitaleko ikasgeletan.
- Zein da ikasgela horien helburua?
- Hezkuntza defizitarioa edo hezkuntzarik eza direla eta, ospitaleratuta dauden haurren diskriminaziorik ez gertatzea.
- Ikasketa-prozesua jarraitzea, jatorrizko ikastetxearen curriculum-egiturarekin bat etorriz, eta dagozkion curriculum-egokitzapenak eginez.
- Egoki kokatzeko gai izan dadin laguntzea, ospitaleratzeak eragiten duen estutasuna edo antsietatea gutxituz, curriculum-arloen, eskuzko jardueren, jolasaren eta pertsonen arteko harremanen bitartez.
- Motibazioa izan dezaten.
- Hezkuntzako edo osasuneko beste zerbitzu batzuekin koordinatzea, eta uneoro laguntzea ospitaleratuta eta eriondo dauden haurrentzako giroa eta arreta hobetzen.
- Nola egiten da lan ospitaleko ikasgeletan? Ospitaleko ikasgelak, arreta emango dien ikasleen hezkuntza-behar ezberdinei erantzuna emateko asmoz, hainbat jarduera eskaintzen ditu: ospitaleko ikasgela hezkuntza-ekimenen zentrotzat hartuta sor daitezkeen proiektu eta lanen planteamendutik hasi, eta ikasleek euren erreferentzia-ikastetxean daramaten curriculumari jarraitzeko aukeraraino.