Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. LANBIDEZ. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Lanbide Heziketako V. Nazioarteko Kongresoa
 

Erabilerraztasuna A

Lanbide Heziketako V. Nazioarteko Biltzarra


Lanbide Heziketako V. Nazioarteko Biltzarra izango da Kursaal biltzar-jauregian2007ko 18,19 eta 20an .  Biltzar hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatu du, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren bitartez, eta goiburu hau izango du: "Lanbide Heziketa: Malgutasuna eta aldaketetara egokitzea"

Kongresuaren helburua da, batetik, belaunaldi-aldaketaren arazo larria aztertzea. Izan ere, pertsonen zahartze progresiboaren ondorioz (jaiotze-tasa baxua eta bizitze-esperantzaren hazkundea), azken urteotan oso aldatu da biztanleriaren egitura; horrela, lan egiteko adina duten pertsonen kopurua oso jaitsi da, eta horrek arazoak dakarzkie enpresei teknikari kualifikatu berriak sartzerakoan.

Bestetik, erabaki behar da zein paper jokatuko duen Lanbide Heziketak,lan-esku  kualifikatuaren eskasia dela-eta lan-merkatuan izango diren efektu negatiboak ekideteko, batez ere enpresa txiki eta ertainaren sektorean.

 

Lanbide Heziketa
Azken eguneratzea: 2007/04/27