Estrategia euskal gizarte osorako eta euskal erakunde guztietatik pentsatu behar da, gizarte zibilaren parte-hartzearekin. Izan ere, etengabeko ikaskuntzari lotutako arloen, hots, hezkuntza eta prestakuntza, kultura, berriztapena, informazioaren gizartea, gizartean sartzea edo enplegua, eskuduntzak erakunde horien artean banatzen dira eta arlo horiek baliabide ugariak jasotzen dituzte erakundeen aldetik. Horretaz gain, estrategiak arreta berezia ematen dio lurraldeari, etengabeko ikaskuntzaren inguruan sortu ahal diren sinergien bilgunea den aldetik: gizarte zibilaren, erakundeen eta instituzioen arteko lankidetzak.
|