Gauzak horrela, agian gizarte osoaren partaidetza eskatzen duen ikaskuntzaren kultura berria agertzen da. Irakaskuntza-erakundeekin batera, orain arte hezkuntzaren eginkizuna beren gain hartzen ez zuten erakunde, enpresa edo zentroak ikaskuntza erraztuko duten erakundeak izatera pasatzen dira eta guztiek batera hartzen dute ondorengo zereginetan parte: oinarrizko gaitasun unibertsalak eskuratzera bultzatzea, gaitasunen ziurtatze edo egiaztatzea, ikaskuntza-beharren balantzea, ibilbide, material eta metodologien diseinua (eLearning-a sartzen direnak batez ere), ikaskuntzan sartzea, kostuen finantziazioa eta giza baliabideetan egiten den inbertsioa hobetzea, teknologia berriak sartzea, orientabide, bitartekaritza eta tutorizazio pedagogikoak, mugikortasun geografikoa (hizkuntzak ikastea barne) eta toki mailako ikaskuntza-zentroen garapena.
|