Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Lanbide koalifikazioen sistema
 
Euskal Erkidegoko Lanbide Koalifikazioen Sistema


Koalifikazioaren kontzeptua

     Lanbide-gaitasuna laneko jarduerak eskatzen diren kalitatearen eta enpleguaren eraginkortasunaren mailen arabera egiteko beharrezkoak diren trebetasunen, jarreren eta ezagutzen multzoa da.

     Hartutako fokatzeari jarraiki, gaitasuna lanerako antalamendu jakin bati jarraiki berariazko zeregin multzo bat egiteko gai izatea baino zerbait gehiago da. Ezagutza ona izatea, azterketa bat gainditzea eta titulu bat lortzea baino harantzago doa. Gaur egungo ekoizpenak ezagutza laneko hainbat testuinguru eta egoeratan, aldakortasun teknologiko handiko baldintzetan aplikatzeko gai izango diren pertsonak behar ditu.

Baita aldaketei sormenaren bidez erantzuteko gai direnak eta berrikuntzarako prest daudenak ere.

Gaitasun teknikoa: Zuzenean bitartekoetan, produktuetan, informazioan eta produktua eta/eta zerbitzua sortzen esku hartzen duten aldagaietan eraginkortasunez eragiteko gaitasuna eta segurtasunez lan egiteko gaitasuna.

Antolamendu eta ekonomia gaitasuna: Ekoizpen-jarduerak koordinatzeko, ekoizpenaren alderdi teknikoak, sozialak eta ekonomikoak razionalki administratzeko gaitasuna.

Lankidetzarako eta ingurunearekin erlazionatzeko gaitasuna: Lanaren antolamenduan ezarritako erlazioen eta prozeduren baldintzatzaileei erantzuteko eta gizartearen eta ekoizpenaren alderdiei dagokienean beste giza baliabide batzuekin lannkidetzen arituz, maila horizontalean nahiz bertikalean, eraginkortasunez integratzeko gaitasuna.

Gertakarien aurrean erantzuteko gaitasuna: Prozeduretan, ekipoetan, sistemetan eta produktu edo zerbitzuetan antzeman ohi diren arazoei, etenei edo anomaliei erantzuteko gaitasuna.

     Diseinu-prozesu horren ondorioz, lanbide-koalifikazio bat honela definituko dugu: ekoizpenerako eta enplegurako egoia den gaitasun-espezifikazioa, berori duenari lanerako arlo batean lanbide-gaitasuna eta, zenbaitetan, arauttako lanbide-jarduera gauzatzeko gaitasuna duela kreditatzen diona.



Azken eguneratzea: 2005/01/24