Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa. LANBIDEZ
  4.  
  5. LH sistema

Erabilerraztasuna A

Eskaintza Partziala

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia
bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) prestakuntza-zikloa moduluka (irakasgaiak)
egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren
bitartez.

— Zuzeneko modalitatea.
— 18 urtetik gorakoentzat, betiere erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko
baldintzak betetzen badituzte edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara
igarotzeko dagokion sarbide-proba gainditu badute (egin nahi duzun/dituzun
modulua/k erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-ziklokoa den kontuan
izanik).
— Bertaratzea derrigorrezkoa da.
— Ordutegia: zure premietara egokituko da.
— Matrikula: egin nahi duzun/dituzun moduluaren/moduluen arabera.
— Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako
konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.

 

AGINDUA heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duena. EHAA 2010/04/12

Ikastetxe publikoetan 2011/12 ikasturterako eskainitako moduluak (pdf 40 Kb.)

Ikasatetxe pribatuetan 2011/12 ikasturterako eskainitako moduluak

Azken eguneratzea: 2011/11/23