Etengabeko Lanbide Prestakuntza da prestakuntza-ekintzen multzo bat, enpresek, langileek edo horien erakundeek gauzatua, ondoko helburuekin: lanean diharduten langileen gaitasunak eta trebakuntza hobetzea, baita prestakuntzazko eguneratzea ere. Hartara, enpresen lehiakortasun handiagoa uztartu ahal izango da langileen gizarte-, lanbide- eta pertsona-sustapenarekin.
Koalifikazio Sistemaren eta Lanbide Heziketaren arteko koherentziaren oinarrizko printzipioa aintzat hartuta, ondokoak ziurtatu edo egiaztatu ahal izango dira: etengabeko prestakuntzako ekintzen bidez edo/eta enpresan hartutako lan-esperientziaren bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Koalifikazioen Sistemak aurreikusitakoari egokitzen bazaizkio; hortik etorriko da horren gardentasuna, aitorpena eta gainerako azpisistemetan baliozkotu edo konbalidatu ahal izatea.
1995eko irailean, Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak, E.L.A., C.C.O.O., U.G.T.eta L.A.B. sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzarako Lanbide arteko eta Hiru Aldeko hitzarmenak sinatu zituzten, eta horrek Hobetuz -Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa- sortzeko oinarriak jarri zituen.
1996ko uztailean gauzatu zen; xederik behinena bezeroei zerbitzua eskaintzea izan zen, eta eskatzen den kalitatezko prestakuntzan laguntzeko izaera nabarmena zuen.
Argibide gehiago :HOBETUZ

|