Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa. LANBIDEZ
  4.  
  5. LH Euskal Plana
 

Erabilerraztasuna A

Familien eta ikasleen erantzuna
 

Familien eta ikasleen erantzuna beste funtsezko elementu bat da, sektorea garatzeko. Zentzu horretan, eta eskaeraren arabera, aldaketaren zentzua, Lanbide Heziketako ikasketak eraldatzetik etorritako abantailak zehatzago, ulertu dutela esan daiteke. Asko dira horri buruzko datu adierazgarriak ematen dituzten adierazleak baina, laburpen gisa, haietako bi dira eskaeraren adibide. 

2. taula.- LHko ikasleek heziketa-zikloetan izan duten bilakaera. 1997/98 ikasturtetik-2002/03 ikasturtera bitarteko guztizkoak

ikasturteak EMHZ GMHZ Guztira
1997/98 3967 6654 10621
1998/99 8422 10967 19389
1999/2000 10569 15454 26023
2000/01 10898 18091 28989
2001/02 11048 18298 29344
2002/03 11203 18626 29829

Badago, inolazko zalantzarik gabe aurrekoari lotuta dagoena, beste faktore bat, Lanbide Heziketako ikasleen emaitza akademikoen hobekuntza aditzera ematen duena. Izan ere, arrakastaren maila nolakoa den nabarmen adierazten du eta, halaber, ikasketa hauek eskatzen dituztenak gero eta gusturago daudela esan nahi du. 3. taulan agertzen diren datuetan izandako aldaketaren neurria ikus daiteke, Erdi eta Goi Mailako Heziketa-Zikloetan matrikulatutako ikasleek lortu dituzten eskola-emaitzak Lanbide Heziketako irakaskuntza zaharrak egiten zituzten ikasleek lortzen zituztenekin alderatzen baldin badira.

3. taula. Eskola-emaitzak. Arrakastaren tasak. Ehunekoak. 1995/96 ikasturtetik2002/03 ikasturtera.

ikasturteak LH IIko 3.a Moduluak EMHZ GMHZ
1995/96 65% 78%    
1996/97 65% 82%    
1997/98 67% 83%    
1998/99     79% 88%
1999/2000     80% 87%
2000/01     81% 88%
2001/02     79% 86%
2002/03     81% 86%
Iturria: Hezkuntza Saila: berak egin du


Azken eguneratzea: 2005/01/12