|
Badago Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren gaurko jarreran erabakigarria izan den bigarren faktore bat, Euskal Planetik datorren ikuspegi berriaren alde argi eta garbi apostu egitean Lanbide Heziketako ikastetxeek eman duten erantzun handia, alegia. Horren ondorioz, nabarmen aldatu dira kudeaketa-egiturak, giza kapitala birkualifikatu da, ekipamenduak modernizatu dira eta Etengabeko Lanbide Heziketaren aldeko apostua egin da. Era berean, azkar eman da prestakuntza-eskaintza arautua aldatzeko urratsa, irakaskuntza zaharretatik berrietara.
1. taula- Lanbide Heziketako irakaskuntzen barne bilakaera. 1993/94 ikasturtetik-2002/03 ikasturtera bitarteko b ehunekoak.
| Ikasturteak |
LH I |
LH II |
Moduluak |
EMHZ |
GMHZ |
| 1993/94 |
31,0 |
65,0 |
4,0 |
|
|
| 1994/95 |
29,0 |
65,0 |
6,0 |
|
|
| 1995/96 |
29,0 |
62,0 |
9,0 |
|
|
| 1996/97 |
28,0 |
59,0 |
11,0 |
|
2,0 |
| 1997/98 |
21,0 |
50,0 |
6,0 |
10,0 |
13,0 |
| 1998/99 |
6,0 |
36,0 |
2,0 |
26,0 |
30,0 |
| 1999/2000 |
2,0 |
14,0 |
|
34,0 |
50,0 |
| 2000/01 |
|
5,0 |
|
36,0 |
59,0 |
| 2001/02 |
|
|
|
37,0 |
63,0 |
| 2002/03 |
|
|
|
37,4 |
62,6 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Berak egin du.
Beste adierazle nabarmen bat Lanbide Heziketako ikastetxeek kalitate eta bikaintasunari lotutako praktika desberdinen garapenari eman dioten bultzada eta alor horretan erakutsi duten prestutasuna dugu.
Gertakari horren ondorioz, 2004aren hasieran:
- Lanbide Heziketako bi ikastetxek EFQM 500 puntuak lortu dituzte (Urrezko Q).
- Lanbide Heziketako 18 ikastetxek 400 EFQMak gainditu dituzte (Zilarrezko Q).
- Guztira, Lanbide Heziketako 36 ikastetxek ISO 9.000 ziurtagiria lortu dute.
- Lanbide Heziketako 14 ikastetxek EFQM 300 puntuak lortu dituzte.
- Lanbide Heziketako ikastetxe batek ISO 14.000 lortu du.
- Lanbide Heziketako 10 ikastetxe auditoretza-fasean daude, ISO 14.00 lortzeko.
Lanbide Heziketako ikastetxeek gero eta konpromiso handiagoa dute Etengabeko eta Okupaziozko Lanbide Heziketaren garapenarekin eta hori aipatzeko moduko hirugarren elementu bat da, Lanbide Heziketako ikastetxe horiek sektore horrek euskal gizartean kokatzeko erari dagokionez egin duten ekarpenari begira. Izan ere, Etengabeko eta Okupaziozko Lanbide Heziketa funtsezko gaia da, Lanbide Heziketako hiru azpisistemak integratzearen alde Euskal Planak egin duen apostu estrategikoa kontuan hartuta.
|
Etengabeko Lanbide Heziketa
Katalogo Modular Integratua
|
| Ikasturtea |
Parte hartzaileak |
| 2001 |
6980 |
| 2002 |
8383 |
| 2003 |
15399 |
|
Etengabeko Lanbide Heziketa.
Gaurkotzeko prestakuntza
|
|
Ikasturtea
|
Parte hartzaileak |
| 2000 |
2621 |
| 2001 |
12518 |
| 2002 |
9487 |
| 2003 |
24235 |
|
Okupaziozko Lanbide Heziketa.
|
|
Ikasturtea
|
Parte hartzaileak |
| 2003 |
1849 |
|