Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa. LANBIDEZ
  4.  
  5. LH Euskal Plana
 

Erabilerraztasuna A

Eusko Jaurlaritzaren jarduera instituzionala
 

Eusko Jaurlaritzaren jarduera instituzionalak, batez ere, erakunde multzo baten sorrera izan du ardatz. Haietako batzuk 1997ko Euskal Plana onartu aurretik onartu ziren eta laguntza handia eman diote Lanbide Heziketaren presentzia sustatzeari. Kronologiari begira, ondorengoak aipa ditzakegu, besteak beste:

1. 1994an sortu zen Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua.
2. Etengabeko Prestakuntza kudeatu eta garatzeko Fundazioa, Hobetuz, 1995eko lanbidearteko eta hiruko akordioaren ondoren eratua eta 1996an sortua.
3. 1998an sortu zen Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia.
4. 1998an sortu zen Lanbide Kualifikazioetako eta Lanbide Heziketako Euskal Erakundea.
5. 1998an sortu zen Lanbide Heziketako Ikastegi Integralen Sarea.
6. 2000an sortu zen Lanbide Heziketaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentzia.
7. 2001ean sortu zen Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Sailburuordetza.

Ildo horretan, eta Eusko Jaurlaritzak kalitateari buruz aurrera eramaten duen politikaren barruan, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Sailburuordetzak, Lanbide Heziketako Zuzendaritza, Etengabeko Ikaskuntzarako Zuzendaritza, Kualifikazioetarako Euskal Erakundea eta Ebaluazioa eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia hartzen dituenak, ISO 9001:2000 lortu du eta, horri esker, urrats nabarmena eman da.


Azken eguneratzea: 2005/01/12