|
1997ko Lanbide Heziketako Euskal Planak haustura handia ekarri zuen lanbide-esparruan zeuden helburu eta prozeduren ikuspegi zaharkitu batekin, prestakuntza-eskaintza eta jarduera desberdinak integratu eta lortze aldera, gure giza baliabideen kualifikazio-behar desberdinak asetzeko asmoz. Gertakari hau bat etorri zen prestakuntza-premiak antzemateari eman beharreko lehentasunezko arretarekin, baita prestakuntza- eta ekoizpen-esparruetan elkartzen diren eragile desberdinen jarduera bateratuarekin eta alor desberdinetan egindako ahaleginak koordinatu eta integratzeko gauza zeuden egitura malgu eta dibertsifikatuak sortzearekin ere.
Arestian esandakoa kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren gaurko egoera aldaketa sakon baten ondorioa da. Izan ere, antolakuntza eta ekonomiaren aldetik ahalegin itzelak eskaini zaizkio aldaketa horri eta, horregatik, Lanbide Heziketa hobeto kokatu ahal izan da etengabe aldatzen ari den gizarte baten barruan. Honek ere behar den esperientzia eman du, egonkortasun batetik abiatuz, zenbait helburu gaurkotzeko eta, beste kasu batzuetan, daudenak zabaltzeko lanari aurre egiteko aukera. Horregatik guztiarengatik, 2004/2007ko Lanbide Heziketako plan hau lan estrategiko gisa ikusten da, abian dauden egitura eta jarduerak antzeman diren aldaketetara egokitzeko, jadanik dauden plan eta prozesuak teknologien, merkatuen, lehiatzaileen eta baloreen eraldaketari egokituz eta, beste tresna batzuen bidez, sortzen ari diren beste esparru batzuetan sartzen saiatuz. Garrantzitsua da Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketak gizarte-eragileen parte-hartze handiagoa eta beroriekin koordinazio eta lankidetza handiagoa izateko eskatzea, planteamendu estrategiko gisa eta lan-munduarekin izan behar duen harremanari begira.
2004/2007ko Lanbide Heziketako Euskal Plan berriaren etorkizunari begirako arrakastak Lanbide Heziketaren sistema finko bat izatea du oinarri, ondorengo emaitzak izan dituena, ebaluazioa egin ondoren:
|