|
Ildo estrategikoak
Lanbide Heziketako Euskal Plan berri hau ondorengo puntuek osatuko dute:
| 4 esparru estrategikok |
|
| 44 helburu estrategikok |
|
| Ezarri beharreko 155 neurrik |
|
Ondorengoak dira 2004-2007ko Lanbide Heziketako Euskal Planaren oinarri diren ildo estrategikoak:
1. eremu estrategikoa.- Lanbide-kualifikazioen eta heziketaren sistema integratua eguneratzea eta hobetzea
- Lanbide Heziketarekin zerikusia duten erakundeak sendotzea.
- Euskadiko lanbide-kualifikazioen eta heziketaren sistema integratua hobetzeko aurrerapausoak ematea.
- Lanbide Heziketako ikastetxe integralak garatzea.
- Ikaskuntza ez-formalak eta informalak aintzatestea eta ebaluatzea
2. eremu estrategikoa.- Euskadiko Lanbide Heziketaren kalitatea
- Ikastetxeen kudeaketa hobetzea.
- Irakasleen trebakuntzaren kalitatea hobetzea.
- Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza hobetzea.
- Proiektu-taldeak sustatzea eta kudeatzea.
- Kalitatearekin zerikusia duten beste eremu batzuk lantzea:
- Investors in people
- Enpresaren erantzukizun soziala
3. eremu estrategikoa.- Berrikuntza sustatzea Euskadiko Lanbide Heziketan, etengabeko hobekuntzako prozesuaren baitan.
- Lanbide Heziketaren inguruko ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko zentro bat sortzea.
- Berrikuntza sustatzea Lanbide Heziketako ikastetxe integralen kudeaketan.
- Berrikuntza sustatzea heziketari aplikatutako teknologietan.
- Irakaskuntzako/ikaskuntzako prozesu berriak garatzea.
- Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko transferentzia teknologikoa eta ezagutzen transferentzia sustatzea.
- Ezagutzak kudeatzeko sistema bat ezartzea Lanbide Heziketako ikastetxeen sarean.
- Goi-mailako Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen arteko lotura areagotzea.
- Lanbide Heziketako ikastetxe integralak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren sarean sartzea pixkanaka.
- Lanbide Heziketaren esparruan aplika daitezkeen ikerketa-proiektuak garatzea.
4. eremu estrategikoa.- IKTBak Euskadiko Lanbide Heziketan
- Lanbide Heziketako ikastetxeen sare korporatiboa osatzeko aurrerapausoak ematea.
- Ikasgela digital interaktiboen kopurua handitzea.
- Ikastetxeen eta ikasgela digitalen arteko lankidetza sustatzea.
- Software librea aplikatzea.
- Lanbide Heziketa birtual tridimentsionala sustatzea.
|