Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa. LANBIDEZ
  4.  
  5. LH Euskal Plana
 

Erabilerraztasuna A

Lanbide Heziketako Euskal Plana
 
Ildo estrategikoak: sarrera

2004/2007ko Lanbide Heziketako Euskal Plan berria eginkizun estrategiko gisa ikusten da, dagoeneko abian diren egitura eta jarduerak antzemandako aldaketa berrietara egokitzeko asmoz, jadanik gauzatzen ari diren plan eta prozesuak teknologien, merkatuen, lehiatzaileen eta baloreen eraldakuntzari egokituz eta, halaber, beste tresna batzuen bidez sortzen ari diren beste eremu batzuetara sartzen saiatuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren gaurko egoera eraldaketa sakon baten ondorioa da. Izan ere, ahalegin itzelak eskaini zaizkio eraldaketa horri antolakuntza eta ekonomiaren aldetik eta, horri esker, Lanbide Heziketa hobeto kokatu da etengabe aldatzen ari den gizarte baten barruan.

Orain duela zazpi urte Lanbide Heziketaren esparruan hasi zen ibilbideak maila handiko aldaketak egiteko proposamen bat jarri zuen martxan, Lanbide Heziketaren ikuspegi berrian oinarritutakoa. Izan ere, eta duen tradizioa eta historia ahaztu gabe, Lanbide Heziketak eskema berritzaile batzuk garatu ditu eta, horiei esker, Europako onenen artean kokatu da.


Azken eguneratzea: 2005/01/12