Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etengabeko Ikaskuntza
  4.  
  5. Proiektuak
 

A mailari dagokion azalpena

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko 2008ko proiektuak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren diru-laguntza jaso dutenak


ERAKUNDEA

"GUZTIZ" ELKARTEA, ZARAUZKO ESKOLA PUBLIKOA
Pagoeta 6
20809 Zarautz
Tel.  943 834845
Fax. 943 894317
   
info@boziurolakosta.com


Proiektuaren izena
ETENGABEKO IKASKUNTZA UROLA KOSTA ESKUALDERAKO

Hartzaileak

Urola Kosta eskualdeko 25 urtetik gorako pertsonak.

Proiektuaren helburua
  
o Egun, inguruan ematen den prestakuntza osatzea zerbitzu-sektoreari begira eta batez ere teknologia berrien eta hizkuntzak ikastearen arloan.
o Premia gehien dituzten arloak definitzea. Helburuak lortzeko, prestakuntza-ekintzak eta orientazio-zerbitzua  antolatuko dira.
o Informazioa eta aukerak trukatzeko lan proaktiboa bultzatzea. Horretarako, orokorrean gizartea sentsibilizatuko da, era horretako proiektuetan parte hartzeko eta laguntzeko.
o Etengabeko prestakuntza-plana diseinatzea, eskualdeko interes-taldeen eskaerei erantzuteko, eragindakoak hobetzeko eta talde-lana sustatzeko.

Jarduerak

 o Etengabe ikasteko bitartekotza-bulego bat sortzea Zarautzen.
o Bulego horretan lan egingo duenaren lanpostua sortzea. Funtzio hauek beteko ditu:
- Hezkuntza-eskaintza formala eta ez formala biltzea.
- Eskuladeko udal eta erakunde ofizialekin harremanetan jardutea.
- Harremanak izatea ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoekin, sindikatuekin, era guztietako erakundeekin, profesionalen elkarteekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin.
- Harremanak izatea teknologia berriak ezartzen laguntzen duten erakundeekin, zaharren elkarteekin, eta abar.

Web orria

www.boziurolakosta.com

Azken eguneratzea: 2008/04/17