Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etengabeko Ikaskuntza
  4.  
  5. Proiektuak
 

A mailari dagokion azalpena

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko 2008ko proiektuak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren diru-laguntza jaso dutenak



Erakundea
  
GOIERRIKO EKIMENA, S.A.
Industrialdea, 29
20240 Ordizia
Tel. 943 160970
Fax. 943 883850
goieki@goierri.org

Proiektuaren izena
  GOIEKI-UGGASA Esperientzia Eskola

Hartzaileak
  
Goierriko eta Goi Urolako eskualdeetako helduak.

Proiektuaren helburua
  
o Zahartzaro egoki, osasuntsu eta arrakastatsua sustatzea, maila fisiko, psikiko eta sozialean.
o Prestakuntza, gizarte-errealitatea (gizartea eta gertatzen ari diren aldaketak) aztertu eta ulertzearen ikuspuntutik, helduek zeregina izan dezaten kolektibo gisa, eta pertsona helduen errealitatea beste adin batzuetakoenarekin lotu dadin; alegia, belaunaldien arteko harremana izan dadin.
o Boluntario-ekintzak, nagusiek edo helduek, prestakuntza jaso ondoren, gizarteari eskaini diezazkioketenak, aurreko bi puntuetan azaldutako lortzen laguntzeko.

Jarduerak

o Oinarrizko programa. Horren helburua da zahartzaro egokia sustatzea, eta helduei prestakuntza ematea, komunitate-osasuneko eragile izan daitezen.
o Programa espezifikoa, ondoko irakasgaiekin: euskal kultura, Goierriko historia eta tradizioak, soziologia politikoa, zuzenbidea, filosofia, psikologia, ekonomia, zientzia eta teknologia, ekologia, komunikabideak eta informatika, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak.
o Ikasleek egin beharreko lan-proiektua, gizarte-etekina izango duena
o Jarduera irekiak eta osagarriak.


Web orria

  www.goierri.org/goieki/02goieki.htm

 

Azken eguneratzea: 2008/04/14