Erakundea
OARSOALDEA, S.A.
Polígono Olibet, 6 bajo.
20100 Errenteria
Tel. 943 518404
Fax. 943 510200
olibet@oarsoaldea.net
Proiektuaren izena
Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntza.
Hartzaileak
o Prestakuntza-zentroak:
- Oarsoaldeko eskualdeko irakaskuntza arautuko ikastetxeak.
- Lanerako prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzarako ikastaroak irakasten dituzten zentroak.
- Helduen hezkuntzako zentroak.
- Prestakuntza ez-formaleko ematen duten zentroak.
o Eskualdeko elkarteak:
- Emakumeen elkarteak.
- Erretiratuen elkarteak.
- Kultur elkarteak.
- Auzokoen elkarteak.
- Etorkinen elkarteak.
o Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenekin lan egiten duten erakundeak - gizarte-laguntzen hartzaileak eta etorkinak.
o Población mayor de 25 años.
o Eskualdeko enpresa-egitura.
Proiektuaren helburua
o Oro har, biztanleek dituzten interes eta beharretatik hurbil dauden ikasteko aukerak eskaini.
o Biztanleei gerturatzea eta erraztea Oarsoaldean eta inguruetan ikasteko dauden aukerei buruzko informazio eta orientabide oro.
o Herritarrei, bereziki sektore ahulenei, ikaskuntzara iristea bermatzea, sarean Oarsoaldeko gizarte-zerbitzuekin lan eginda, batez ere sektore ahulenei gizartean parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskura ditzaten.
o Etorkinei gizarteratzen lagunduko dien oinarrizko prestakuntzarako sarbidea erraztu.
o Ikastetxeak sentsibilizatu prestakuntza-eskaintzaren kalitatean eta egokitasunean daukaten arduraz.
o Herritarren eskaera eta aukeren eta lan-merkatuaren behar errealen arteko lotura ezartzea.
o Langileak bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzak duen garrantziaz sentsibilizatzea.
o Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenentzat jarduera desberdinetan prozesuak egituratu eta ordenatu ahal ditzaten antolatzeko eta praktikan jartzeko ahalmenak hobetzeko baliabideak eskaintzea. Halaber, osasunarekin eta higienearekin lotura daukaten jokaeren berri eman
o Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren garrantziaz enpresaburuak, zuzendaritzako karguak eta langileak sentsibilizatu eta beraien parte hartzea bultzatu.
o Prestakuntza-beharrak antzematea eta behar horiei dagoeneko dauden baliabideak erabilita erantzun edota baliabide berriak sortu bestela.
Jarduerak
o Prestakuntzari buruzko datu-basea eguneratzea.
o Eskueran dagoen prestakuntza-eskaintzari buruzko aholkularitza eta informazioa hobetzea.
o Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak errazago gizartaratzeko ekintzak burutzea.
o Prestakuntza zentroetan ari diren ikasleentzako informazio-hitzaldiak.
o Helduen prestakuntza sendotu eta gaurkotu, Oarsoaldeko elkarteekiko harremanari eutsiz.
o Enpresa-bilbea -enpresaburuak, zuzendaritzakoak eta langileak- sentsibilizatzeko ekintzak, Etengabeko Prestakuntzaren garrantziaz jabetu daitezen.
o Prestakuntza-beharrei antzematea: enpresak eta lan-kolektiboak.
o Ikasteko behar horiek bideratzea.
Web orria
www.oarsoaldea.net
|