Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etengabeko Ikaskuntza
Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza.


KALITATE  POLITIKA

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, Lanbide Heziketa Ikastetxe Integraletako sarean eta bere administrazioan kalitatearen "kultura" garatzeko etengabeko ahalegina egiten dator.

Sailbuordetza honek kalitatea, egin beharreko gauzak ongi eta egunero hobetzeko eran egitea bezala ulertzen du.

Horretarako bere pertsonalgoa eta bere agindupeko ikastetxeetako kideak antolatu eta prestatu dira, kalitatea ziurtatzeko gestio sistema eta gestioaren kalitatean, Eusko Jaurlaritzak gaur egun eta etorkizunean eskatzen dizkigun zerbitzuak betetzerakoan, gure bezeroei (Hasierako Lanbide Heziketako ikasleak, Etengabeko Lanbide Heziketako ikasleak, Gaitasuna Egiaztatzeko Egituraren erabiltzaileak, Etengabeko Ikaskuntzaren erabiltzaileak), Sailburuordetzako  pertsonei (Sailburuordetzako eta agindupeko ikastetxeetako kideak),  Instituzio eta herritarrei, era egokian, eraginkortasunez eta denboraz erantzuteko helburuarekin.


Sailburuordeak eta sailburuordetzako pertsonalgoak hau guztia ezagutzen du, ulertzen du eta hitz ematen du etengabeko hobekuntza barneratuaz egiten dituzten ekintza guztietan.

Sailburuordetza dinamikoa, kolaboratzailea eta gure hornitzaile eta bezeroekin elkarlanean arituko dena izan nahi dugu, etika profesionala eta langiro atsegina duen taldea osatuz.

Ekaina 2007

KALITATE GESTIORAKO SISTEMAREN ESPARRUA

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren kudeaketa-sistemak zerbitzu hauek hartzen ditu:

  • Hasierako Lanbide Heziketa: Erdi eta Goi Mailako zikloak.
  • Hasierako Lanbide Heziketaren eskaintza: proba libreak, eskaintza partziala, sartzeko probak, ikasleen onarpena eta lantokietako prestakuntzaren kudeaketa.
  • Etengabeko Lanbide Heziketa: Etengabeko Lanbide Heziketaren eskaintza, ziurtatzea eta erregistroa, katalogoko ikastaroen auditoria.
  • Etengabeko Ikaskuntza: programa europarrak, bizitzan zehar egin beharreko ikaskuntza, on-line ikaskuntza.
  • Gaitasuna aitortzeko gailua: informazioa, aholkularitza, ebaluazioa, ziurtatzea eta erregistroa.
  • Berriztapen-proiektuak diseinatu eta garatzea Teknologian, Informazio eta Komunikazio Teknologietan, e-learning-en, Kudeaketa Metodologiak eta Berriztapen Pedagogikoa.