Aurkezpena
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, sortua da. Bere Estatutuak ekainaren 27ko 138/2006 dekretuaren bidez onartuak izan dira eta abenduaren 28ko 349/2010 dekretuen bidez, hurrenez hurren, onartu eta aldatu dira.
Agentziak, legez Zuzenbide Pribatuko ente publiko gisa eratua, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia, honako xede hau du: euskal unibertsitate-sistemaren eremuan kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea, europar eremua eta nazioartekoa kontuan izanda.
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia- UNIBASQi dagozkio:
• Euskal unibertsitate-sistemako erakundeen kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea, dela eskaintzen dituzten programa eta zerbitzuei dagokienez, dela erakunde horien kudeaketari dagokionez.
• Unibertsitateek beren kalitatea ebaluatzeko dituzten sistema eta prozedurak ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea.
• Urtero aztertzea gizarte-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateekin izenpetutako programa-kontratuak.
• Ebaluazio-txostenak egitea unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzeari buruz. Txosten horiek unibertsitateei, gizarte-eragileei edo gizarteari zuzenduak izan ahalko dira, eta agintariek hala eskatuta edo Agentziaren beraren ekimenez egingo ditu.
• Ikerkuntza-jardueren nondik norakoak aztertzea.
• Ebaluatze-, ziurtatze- eta egiaztatze-ereduak hobetu eta berriztatzeko azterlanak egitea.
• Ebaluazioaren alde egitea, bai eta kalitate-irizpideak nazioarteko zein Europako esparruekin alderatzearen alde ere.
• Hezkuntza-administrazioa, unibertsitateak eta gainerako erakundeak beren eginkizunen eremuan aholkatzea.
• Ikasketa-planak aztertu eta horien kalitatea egiaztatzea ondoren onartzeko, urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoan, eliza katolikoaren unibertsitateei buruz adierazitakoa kontuan izanda. Indarrean dauden legeetan aurreikusitako tituluak ezarri ondoren, urteroko jarraipen-txostenak eta titulu horiek aztertzea, emandako egiaztapena berritzeko edota aldaketak proposatzeko.
• Unibertsitateek eta goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeek (gizarte-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenek) eskaintzen dituzten titulu ofizial eta berezkoak eskuratzeko ikasketen kalitatea ebaluatu eta egiaztatzea, baita goi-mailako unibertsitate-hezkuntzako atzerriko tituluak eskuratzeko ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeena ere.
• Irakaskuntzen egiaztapena egitea, kalitatearen europar esparrua kontuan izanda.
• Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 34. artikuluan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat aurreikusten dituen ordainsari osagarriak eman ahal izateko, irakaskuntzako, ikerketako zein kudeaketako merezimenduak ebaluatzea.
• Irakasleen merezimenduak ebaluatzeko txostenak egitea (Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legean, otsailaren 25ekoan, zein lege hori garatzen duten araudian aurreikusitakoak) unibertsitate publikoak irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko.
• Irakasle bakoitzak –funtzionarioak zein kontratupekoak– arlo hauetan egin dituen merezimenduak balioestea: euskara unibertsitateko jarduera guztietan benetan sartzeari begira egindako jardueretan, eta, bereziki, irakaskuntzako, zientzia gizartera zabaltzeko eta ikerketa-jarduera gizartera hedatzeko materialen zein espezializatutako glosarioen prestaketa eta kudeaketan.
• Unibertsitate pribatuetan eta irakaskuntza bereziak ematen dituzten goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeetan irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa-lana ebaluatzea.
• Ikertzaile iraunkorren irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera aldian-aldian ebaluatzea.
• Unibertsitateen ardura duen Eusko Jaurlaritzako Sailak eta unibertsitateek agindutako zereginak.
• Bere jardute-eremuarekin zerikusia duelako esleitutako beste edozein eginkizun.
Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 81.1 artikuluan ezarri
duenaren arabera, honako hauek dira Agentziaren gobernu-organoak:
Zientzia- eta teknika-organoa: