Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza berriztatzea
 

A mailari dagokion azalpena

Euskara / Euskal ikasmaterialen EIMA katalogoa


   Informazio orokorra


     Euskarazko ikasmaterialen katalogo digitala duzu hemen. Azken urteotan argitaratutako oinarrizko materialen eta material osagarrien informazioa dago bertan. Katalogoa ez da itxia edo bukatua, eta, beraz, osatzen jarraitzen dugu; osatu, bai aldian-aldian argitaratzen diren materialak erregistratuz, bai material "zaharren" katalogazioa eginez.

      Katalogoan mota askotako materialak aurkituko dituzu, hala nola:

  • Ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak...
  • Oinarrizko irakurgaiak.
  • Haur eta gazteentzako literatura.
  • Kontsulta liburuak, monografiak, irakasleen prestakuntzarako materialak...
  • Hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak...
  • Ikus-entzunezko ikasmaterialak, hezkuntza-softwarea, hezkuntza-jolasak... 

 

Hauek dira katalogoaren helburuak:

 

  • Ikastetxeei, irakasleei eta ikasleei euskarazko ikasmaterialen berri ematea, modu erraz eta eraginkor batez.

  • Material horiek guztiak antolatu, sailkatu, gorde eta kontsultarako eskaintzea.

  • Argitalpen berriei buruz informatu, irakurketa edo kontsulta gidak eskaini eta, oro har, ekoizpen berrien informazio dinamiko eta erakargarria plazaratzea.