Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
1. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi. Programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute. Proiektu orok ondoko puntuok izan beharko ditu:
a) Bere esparruko hizkuntz erabileraren egoera aztertzea, lan-eremu gisa ikastetxearen eragin-esparrua hartuz.
b) Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak.
c) Helburu eta epe zehatzak, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.
d) Kasuan kasuko organoaren onespenez ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzea. Neurri horiek eskola-elkarte osoari eragiten badiote, elkartearen onespena eta berariazko konpromisoa izan beharko dute aldez aurretik.
e) ULIBARRI programaren baitan antola daitezkeen prestakuntza-saio, mintegi edota hizkuntz normalkuntzako ikastaroetan ahal den neurrian parte hartzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak izendatzea, betiere beraien aldez aurreko onespenarekin.
f) Arian-arian, norbere hizkuntz gaitasuna hobetzeari begira egin daitezkeen prestakuntza-saioetan aritzeko prest dagoen pertsonal ez irakaslea, administraziokoa eta kudeaketakoa, jantokikoa eta beste zerbitzu batzuetakoa, kontuan hartzea.
g) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzan arituko diren pertsonak izendatzea, batez ere arduradun teknikoa eta Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kideak, betiere berauen aldez aurreko onespenarekin.
Ikastetxe guztiak
a) Ikastetxe berriak sartzeko: 328.690,00 euro
b) Lehendik daudenen jarraipenerako: 2.600.000,00 euro
323/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Hizkuntz Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.
2007ko abenduaren 4ko AGINDUA , Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeetako ULIBARRI programak 2008-2009 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazten dituena.
Izen-abizenak: Iñaki Artola eta Santos Izagirre
Telf: 945 01 83 45
Fax: 945 01 83 36
E-mail: huiseus3@ej-gv.es
huiseus5@ej-gv.es
Sartzeko eskabidea
Sartu nahi duten ikastetxeek horretarako eskabidea aurkeztu beharko dute. Ondoko dokumentuok erantsiko zaizkio eskabideari:
a) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzako proiektua.
b) Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.
c) Hizkuntz normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.
d) Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren teknikariek aztertuko dituzte.
Ikastetxe pribatuek, berri zein zahar, diru-eskabide orria ere aurkeztu beharko dute.
Eskabide-orria martxoaren 1erako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta jarraian adierazitako helbidera bidali (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 atalean ezartzen den edozein administrazio gunetan entregatu).
Eusko Jaurlaritzan: Hezkuntza Saila (ULIBARRI), Donostia kalea 1, Lakua, 01010 Gasteiz
Ez dira azaltzen
Hezkuntza Sailburuordetza
2008ko ekainaren 15a baino lehen
Ebazpena, 2008ko uztailaren 22koa
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
09/01/2006